Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Koko-jantzi

Koko-jantzi

Asier Sarasua 2008/02/05 22:25
Mozorrotu, txantxotu - Disfrazarse.

Eibartik kanpo (eta baitta Eibarren be), harrigarrixa eitten jakue koko-jantzi berbia. "Koko-jantzi? zer da koko-jantzi?". Ba, disfrazatu, mozorrotu.

Hain harrigarrixa be ez da, azken batian gauza berbera diralako koko-jantzi eta mozorrotu: zomorro itxura hartu. Hau da, vestirse de bicho, hori da-eta aratuste tradizionaletan eitten dana.

Koko-jantzittaIzan be, disfraza eta zomorro itxuria euskalki gehixenetan topauko doguz alkarrekin. Hurrengo berba guztiak disfraza esan gura dabe, baina baitta bicho be:

  • mozorroa
  • zomorroa, zamorroa
  • zamua, txamua
  • koko(-jantzia)
  • kukumarro(-jantzia)
  • mamua

 

Erro desberdinekua dirudi, lehenengo begiratuan behintzat, Gipuzkoako txantxo (txantxotu).

Argazkixan, Manex koko-jantzitta, zentzu bikotxian, har edo koko jantzitta zeguan-eta. 

leire
leire dio:
2008/02/06 16:12

Gure amamak (Gernikaldekuak) koko-moko erabiltzen zeban, koko erabilli biharrian. Gauza bera da, ezta? Izan leike beste herri batzuetan be antzeko formak izatea, baiña mozorro bedeinkatuakin danak ezkutauta geratu Ondo segi

oier
oier dio:
2008/02/07 17:57

Orain urte batzuk Juan Antonio Urbeltzi entzun nion lehen aldiz esaten inauterietako mozorroak "intsektuak" zirela. Arraroa gertatu zitzaidan. Baina hortik aurrera hasi nintzen konturatzen intsektuak han eta hemen agertzen zitzaizkidala inauterietan. Horrez gain, Eibarren bertan koko-marrua eta mamarrua umiak beldurtzen dituen pertsonaia izendatzeko erabili dira, eta horrek ere nahiko "bitxo" direla esango neuke. Etimologikoki ez dakit nondik nora ibiliko diren, baina belarrira behitzat Altsasuko momotxorroak, Unanuko mamoxorroak, edo Gernikako marrauak ere antzeko hotzikara eragiten dute. Portzierto, aurten Kantabria aldean izan gara inauteri bat ikusten eta han zarramaco, zorrocloco eta horrelako izenak zituzten koko-jantzientzat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz