Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Kalamuan eta Akondian Klub Deportibuakin

Kalamuan eta Akondian Klub Deportibuakin

Asier Sarasua 2011/02/08 11:10
Asteburuan mendixan ibili gara. Zapatuan, Eibarko Klub Deportibuak antolatuta, guraso eta haurrendako mendi-urteeria egon zan Kalamua-Akondia inguruan. Hantxe egon giñan, Eibarko beste hainbat ume eta gurasokin batera. Ekimen politta Deporrak hasi dabena.

Guk aste honetan jakin dogu, baina Deporreko mendi-taldia ume txikixendako mendi-urteerak antolatzen hasi da aurten. Ume txiki-txikixendako, 3-6 urte bittartekuendako. Ekimen barrixa, politta, haurren artian mendizaletasuna bultzatzeko.

Lehenengo bi urteerak Xoxotera eta Urkiolara izan ziran. Azkena, asteburu honetan, Kalamua-Akondia ingurura. Jendetsua izan zan. 80 bat guraso eta ume alkartu giñan Usartzan eta tipili-tapala egin genduan ibilbide guztia.

Kalamuara igo (parlamentutik). Garagoitti gora-behera. Akondiara igo. Eta barriro garagoittiko zelaira jaitsi, txorixua eta sagardaua hartzera. Akondian, gaiñera, buzoi barrixa ipini zeban Klub Deportibuak.

Egualdi zoragarrixa. Giro politta. Ekimen ederra Deporrak hasi dabena.

Hurrengo urteeria, Arrabara (Gorbean), martixan 19an.

etiketak: deporra, cde, natura, mendiak
flap
flap dio:
2011/02/12 14:56

Giro zoragarrixa baina buzoiaren altuera txarto-txarto...ai ai ai zertan dabiltza Deportiboko antolatazileak???

Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2011/02/14 15:33

Ba bai, errorea dago buzoiaren altuerarekin. Badirudi buzoian egin beharreko inskripzioa egiterakoan transkripzio erroreren bat egin genuela eta buzoia egin zuenari altuera okerra eman genion.

Errorea lehenengo momentutik detektatu genuen baina ez genuen ba buzoia jartzea suspendituko, ezta? Eskatuta dugu plaka berria eta datozen egunetan jarriko dugu altuera zuzena.

Edozein harremanetarako: mendia@deporeibar.com

Eskerrik asko,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz