Badator Kalamuako Parlamentua
“Kalamuako Parlamentua”, Eibarko galdera-erantzunen jokua, Azaroko azken
astian egongo da kalian.
Juan dan urte eta erdixan prestatzen ibilli eta gero, Kalamuko
Parlamentua prest izango dogu aurtengo Gabonetarako. Oka jokuan estiloko
tablero baten gaiñian, jokalarixak gure herrixan inguruko ezagupena
neurtu ahal izango dabe 1260 galderakin. Gitxienez 2 eta gehixenez 24
lagunek jokatu leikie, eta gazte unibertsitarixuak nahiz eskolarik bako
aittitta-amamak irabazteko aukera bardiñak dakez.
Kalamuko Parlamentua Eibar.org internet erabiltzaillien elkartiak
asmatu, sortu, diseiñatu eta argitaratutakua da, Eibarko Udalan
dirulaguntziakin. Hasieratik argi izan dogu joko ona egin nahi genduala,
itxuraz politta, landutako galderak, berezko balixo artistikuakin,
materixal onakin... urte askotarako jokua, azken baten. Honek ekarriko
leukian prezio garestixa asko arindu da Eibarko Udalan laguntziari esker,
eta gure helburua lortu dogu: kalidadezko jokua, edozeiñek erosteko
moduko preziuan.
Kredituak:
• Argitaratzailea: Eibar.org elkartea
• Laguntzailea: Eibarko Udala
• Koordinatzailea: Oier Gorosabel
• Ilustrazioak: Patxi Argarate
• Diseinua eta maketazioa: Zaloa Etxaniz eta Maite Rementeria
• Galderak: Oier Gorosabel, Asier Sarasua, Leire Narbaiza, Zaloa
Etxaniz, Gari Araolaza, Josu Mendikute, Maite Rementeria, Juanan
Argoitia, Eneko Astigarraga, Oier Araolaza, Asier Arregi, Aintzane
Agirrebeña.
• Galderen aukeraketa eta orrazketa: Asier Sarasua
• Zuzenketa linguistikoa: Aintzane Agirrebeña, Leire Narbaiza eta Asier
Sarasua.
• Azpiegitura teknikua: Garikoitz Araolaza
• Gestiñua: Eneko Astigarraga
Udalak betiko dendetan salduko dau jokua, Zabaltzen banatzaillian bittartez. Halan be, Eibar.org-ekuak be salduko dogu, oingoz hónetan lekuetan:
- Aurkezpen egunian Portalean.
- Durangoko azokan, Badihardugun standian.
- Kalian (domeketan Tupiko arkupetan tenderetia jartzeko asmua dakat, handik ez banabe bialtzen behintzat).
- Internetez (atari honetan bertan)
Aurkezpena hille honen amaieran izango da Portalea kultura etxian. Datozen egunotan emongo dogu informaziño gehixago.