Juan San Martin ikerketa beka 2009
Eibarko Udala eta UEU 2001. urtean hasi ziren ikerketa-beka hau kaleratzen, Eibarko seme kuttun den Juan San Martin gogora ekartzeko eta ikerlariei euren lanak egiteko bideak zabaltzeko asmoz. Aurtengoa IX. edizioa da eta artea izango da aurtengo ikerketa gaia (ikerketa gaia urtero aldatzen da, Juan San Martinek jorratu zituen esparruak landuz).
Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2009ko irailaren 1etik urriaren 11ra bitartean izango da. Eskabide-orria Pegoran dago eskuragai (Herritarren Zerbitzurako bulegoan). Eskaera-orriarekin batera, espediente akademikoa, kurrikuluna, eta abarrak aurkeztu behar dira. Dokumentu horiekin batera, gainera, gaiaren azalpena eta proiektua ere aurkeztu behar dira. Hona hemen oinarriak.
Hauxe da orain arteko aurreko 8 ekitaldietako beka-gaien eta irabazleen zerrenda.
- 2001, Antropologia eta Filologia: Patxi Salaberri Zaraitegi. Euskal deiturategia: patronimia. (2002an argitaratuta).
- 2002, Artearen historia eta Historia: Gotzon Iparragirre Burgoa. Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (2008an argitaratuta).
- 2003, Botanika eta Mendizaletasuna: Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala. Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez.
- 2004, Kazetaritza eta Literatura: Idurre Alonso Amezua. Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan.
- 2005, Zuzenbidea eta Filosofia: Joxe Azurmendi Otaegi. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua. (2006an argitaratuta).
- 2006, Linguistika eta toponimia: Maia Duguine Haristoy. Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara.
- 2007, Antropologia eta Arkeologia: Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan.
- 2008, Artea eta Mendizaletasuna: (hutsik geratu zen).