Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Mogel ikastola, 1973-1983

Mogel ikastola, 1973-1983

Atal honetan, txikittako ikastolako erretratuak eta pelikulak ipiniko dittut. 1969an jaixotakuak gara, eta gora-behera batzuekin, gehixenok alkarrekin ibili giñan 1973-1983 bittartian, 10 urtez, Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolan. Asko eta asko, baitta Institutuan be, 1983-1987 bittartian.

1973-1974 ikasturtia

San Andres parrokixako lokaletan egon giñan. Gela eta adin desbardiñetako umiak, danok batera, ahal zan moduan. Sasoi haretan, Eibarko ikastoliak ez zekan gaur egungo baliabide eta eraikinik, eta Eibarren sakabanatutako ikasgeletan ikasten genduan umiok, Elixiak edo eibartarrak lagatako lokaletan. Ni neu 4 urtekin hasi nitzan ikastolan, eta San Andreseko ikasgelia ez dot gogoratzen. Goguan dakaten bakarretakua da, ez genkagula ez mahairik, ez aulkirik; ohol batzuen gaiñian jartzen giñan. Eta gure jolaslekua, elizaurria zan. Hortxe atara genduan gure lehelengo erretratua, andereño Anakin.

1973-1974 ikasturtea
Haunditzeko, egin klik irudi gaiñian.

Esan doten moduan, erretrato horretan gela eta adin desbardiñetako umiak gaoz. Hurrengo urtetik aurrera zehaztu zan gure gelia.

Goixan: Amaia Salaberria, Antxon Etxeberria, Julio?, (?), (?), Igone Iturriagagoitia?, Aitor Zabaleta, Arriola?, Jon Mujika, (?), Ander Beobide.
Erdixan: (?), Asier Sarasua, Miren Lopez, (?), Iñigo Imaz, Amaia Arriola, Aitor Telleria, Kristina Zabala, Villabella, (?).
Beheian: (?), Hektor Barrenetxe, Borxa Arrillaga, (?), (?), (?), Edu Salaberria, (?), (?), (?), Josu Arizaga?.

 

1974-1975 ikasturtia

Haurreskolako bigarren urtia Bidebarrieta kaleko etxe bateko beheko solairuan egin genduan, "Uvian etxian" (de la Uve, no de la Uvi). Andereño Kontxik zaindu ginttuan urte horretan. Jolaslekua, aurreko urteko berbera: elizaurria. Bigarren urte honetatik aurrera, gelakide gehixenok alkarrekin jarraittu genduan 18 urtera arte.

1974-1975 ikasturtea
Haunditzeko, egin klik irudi gaiñian.

 

1974-1975 ikasturtea
Haunditzeko, egin klik irudi gaiñian.

Goixan: Xabi Bastida, Kristina Zabala, Amaia Salaberria, Jon Alegria, Ainhoa Barandiaran, Anabel Sanchez, Borxa Arrillaga, Alberto Pagei, Irune Arakistain.
Erdixan (1): Anaisabel Argiñao, Maite Osoro, Josu Atxurra, Iñigo Imaz "Txiripi", Kepa Kruzeta, (?), Eli Alberdi (gorago), (?), Peio Bengoetxea, Andoni Muniategi (makurtuta), (?).
Erdixan (2): Zuriñe Elduaien, (?), Asier Amillategi, Asier Sarasua, Elena Lapeira, Julito Arrieta, Andoni Arizona.
Behian: Elena Sarasketa, Mikel Molina, Aitor Zabala, Aitor Telleria, Nerea Arando, Asier Osoro, Iñaki Azpitarte (ez da ikusten).

1974-1975 ikasturtea

Garbi dago orduango baldintzak asko aldatu dirana...

Bideo zahar hau be berreskuratu ahal izan dogu. Uste dot sasoi horretakua dala (1975eko udabarrikua).

 

1975-1976 eta 1976-1977 ikasturtiak

EGBko lehelengo 2 mailak Itzion egin genduzen, eskola nazionaletan lagatako geletan. Andereño Libe eta Pili izan ziran gure irakasliak. Ez dakat orduko erretratorik, baina pelikula zahar batzuk bai. Lehelengua, gure mailako guztiak (gela guztietakuak) Gernika ingurura egindako txanguan. Ez dot gogoratzen nora, baina esango neuke irudixetan Santimamiñe agertzen dala:

 

Eta bigarren hau, Itzioko jolastokixan egindako antzerki edo jaialdiren bat da. Gehixenok agertzen gara, baina Kepa eta Miriam dira Pop Star.

 

1977-1978 ikasturtia

EGB-ko lehelengo urte bixak Itzion egin genduzen, eskola nazionaletako lokaletan. 1977xan, baina, albiste pozgarrixa heldu zan: Iturburu inauguratu zan, Estixan egindako ikastetxe barrixa. Ikasturte hasierarako ezin prest egon, eta aste batzuk Markeskuan egin genduzen, baina negurako Iturburun genden. Urte bi bakarrik egin genduzen Iturburun: 3. eta 4. mailak, 1977-1979 bittartian. Gero Itziora itzuli giñan. Iturburuko lehelengo urtia, hirugarren mailla, andereño Arazelikin egin genduan; hurrengua, andereño Marijosekin (?).

Hementxe Iturburu inauguratu zan urteko erretratua:

1977-1978 ikasturtea Iturburun
Haunditzeko, egin klik irudi gaiñian.

Goixan: (?), Xabi Bastida, Iñigo Imaz, Zuriñe Elduaien, Amaia Salaberria, Ainhoa Barandiaran, Asier Sarasua, Peio Bengoetxea, Asier Osoro, Eneko Bolunburu.
Erdixan: Alberto Pagei, Jon Alegria, Borxa Arrillaga, Julio Arrieta, Laura Lapeira, (?), Anabel Sanchez, Anaisabel Argiñao, Kristina Zabala, Ana Aizpurua, Nuria Lopez de Gereñu.
Behian: Josu Atxurra, Aitor Telleria, Andoni Muniategi, (?), Irune Arakistain, Mikel Molina, (?). Idoia Matas?.

Eta hementxe gaoz, aurreko argazkiko batzuk, 25 urte beranduago, 2003ko apirilaren 8xan, Iturburu ikastetxian 25. urteurrena ospatzeko egin zan bazkari-ospakizunian. Ederto pasau genduan!

Iturburu ikastetxearen 25. urteurrena (2003-04-08)

Eta hementxe kuadrila berbera, gure 3. mailako ikasgelan:

Iturburu ikastetxearen 25. urteurrena (2003-04-08)

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz