Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Hillabete izenak Eibarren

Hillabete izenak Eibarren

Asier Sarasua 2008/01/13 19:50
Eibarren erabiltzen diran edo azken 100 urtiotan erabili izan diran hillabete izenak batzen ahaleginduko naiz.

Zeintzuk dira Eibarko hillabete izenak? Holaxen galdetu deste.

Galdera erreza dirudi, baina erantzuna ez da hain erreza. Hil izenetan nahaste-borraste haundixa dago, Eibarren ez ezik, Euskal Herri guztian.

Hiru arrazoi ipiniko neukez:

  • egutegixen bittartez hainbat eskualdetako hillabete-izenak zabaldu dira Euskal Herri osuan (gaur egun Seaska edo Kutxako egutegixak dagozen moduan, azken 100 urtiotan makiñatxo bat egon dira)
  • euskera estandarrak (lehenago gipuzkeriak eta orain batuak) indar haundixa euki dabe kontu honetan. Hillabete izenak estandarizatzeko ahalegiña egon da beti (eta ondo deritzot)
  • erderian eragiña izugarrixa izan da hillabete izenetan; bai, behintzat, Eibar inguruan (eta esango neuke Hegoaldeko toki askotan gertatu dala).


Ondorixua: gaur egun, euskera batuko izenak eta erderazkuak nagusittu dira eibartarren artian, bizkaierazko beste batzuen gaiñetik. Halan da be, izen batzuk oindiok bizirik dagoz. Hauxe da jende nagusixan artian jaso dotena:

  1. enerua; urtarrilla be oso ezaguna da, baina ez dakit barrixa edo zaharra dan (ilbeltza ez)
  2. febrerua (zezeilla bizkaittarra ez da ezagutzen; otsaila bez); katailla ezaguna da (katuen hilla)
  3. martixa / martzua (martxua ez)
  4. aprilla
  5. maietza
  6. juniua
  7. juliua
  8. aboztua / agostua
  9. agorra / setienbria (irailla ez)
  10. urrixa / oktubria
  11. zemendixa / nobienbria (azarua ez)
  12. abendua / dizienbria


Loraila, lotazila, garila, gabonila, garagarrila... holakorik ez dot entzun, ez Eibarren, ez inguruko herrixetan. Zer esanik ez, uztaila edo ekaina.

 

Miguel de Colonia
Miguel de Colonia dio:
2008/01/24 18:10

Senor Asier Sarasua,

perdona, pero el email de museo es en non funciones:

De: miguel647220452@vodafone.es Para: armia-eibar@armia-eibar.net Cc: info@armia-eibar.net , contact@armia-eibar.net Cco: info@armia-eibar.es , contact@armia-eibar.es Fecha: 14.1.2008 09:26

¿Los senores queridos, por favor usted estará así que clase y me dará una cierta información sobre un escopeta? Soy un nuevo y orgulloso dueño de un rifle de Victor Sarasqueta. ¿Usted tiene por favor informaciónes sobre este escopeta, como año del de la producción, escopetero, peaces en todos, y en el último, el valor de él hoy? El rifle tiene marcas siguientes:

Victor Sarasqueta BRISTARADAOUN 1520 G MOS 18,3 Choke 17,2 18,4 18,3 Choke 17,6 18,4

y p.v.p. enviar vs. un listo de recambios para este escopeta.

En este momento solo email, no movil, estoy presente en Allemania,

muchas gracias y

saludas de Vinaròs, Miguel de Colonia movil 647 22 04 52

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz