Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Giza katia euskerian alde

Giza katia euskerian alde

Asier Sarasua 2008/05/16 22:38
Euskararen kontseilluak 10 urte egitten dittuala ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dittu euskalgintzak herririk herri. Eibarren ekitaldi politta egingo da: Urkuzuko itturrittik hasi eta Untzaga plazaraiño giza katia egingo da MAIATZAREN 24an. Urkuzuko itturrixan kantzilla urez bete eta eskuz esku eruango da ontzixori Untzagaraiño.


Giza katia osatzeko 500 lagun inguru biharko dirala uste dogu. Baten bat animatzen bada giza katerako, agertu deilla Urkuzuan datorren zapatu eguardixan (maiatzaren 24an).

Badihardugu elkartian zatixa Urkuzu aldekua izango da, gure egoitzia alde horretan dagualako. ...eta kitto! euskera elkartiak be inguru horretan egingo dau beran lana. Hortik aurrera, beste elkarte eta erakunde batzuk hartuko dabe lekukua.

etiketak: Euskara
Gari
Gari dio:
2008/05/17 11:01

Zu bai kazetaria. Nire atentzioa deitzea lortu duzu, azalduz KATE bat egin behar dela, eta ez OLATU bat, beste medio batek dioen moduan. Olatua irakurri eta bere horretan geratu nintzan atzo. Orain ikusten dot ekitaldia "jotakittok" adierazitakoa baino interesgarriagoa dala. Ideia polita, bai.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33