Gaurko hitza: Harrikoa
Maite Goñik orain 2 urte martxan jarritako bloga eta ekimena, Gaurko Hitza. Egunero berba berri bat argitaratzen du, fin-fin, sekula hutsik egin barik (blog honek ere badauka Berbarik berba izeneko antzeko zeozer, baina ezin esan fin-fin dabilenik).
Honezkero den-denok jakingo duzuen moduan, ekimenaren bigarren urteurrena dela eta laguntza eskatu zigun sareko lagunoi: "zergatik ez duzue bideo bat grabatzen hitz baten inguruan?". Eta ez bat eta ez bi. Dozenaka bideo jaso ditu Maitek (merezi duelako, jakina). Hortxe daude bideoak ikusgai, Youtubeko kanal honetan.
Guk igande arratsaldeko zaparradak aprobetxatu genituen bideoa grabatzeko. Hitz bat ez ezik, 2 bialdu dizkiogu (bideo berean, hori bai). Eskerrik asko Maite, ekimenarengatik, eta bideo hau grabatzera bultzatu gintuzulako. Zoragarri igaro genuen. Bihar-etzi, making-of-a! ;-)
Gaurko Hitza
>Harrikoa egitea: ontziak garbitzea.
>Harripea: fregadera azpiko hori. Jaboiak, moltsoak, eta zakarrontzia egoten diren leku hori.
Ba, imajinatu Patxi! Hortxe ari nintzen gustura baino gusturago ikusten nola egiten zuen batak harrikoa, bestea nola azaltzen esnearekin... bueno, gozatzen ari nintzen. Eta hara non hirugarrena beheko aldetik azaldu eta hirurak zorionak ematen bukatzen duten! Uffffffff, izugarria!!! Asier eta txikitxoei, mila esker, benetan! ;-)