Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Gauaren sakonean (Haruki Murakami, Erein 2009)

Gauaren sakonean (Haruki Murakami, Erein 2009)

Asier Sarasua 2010/05/12 21:05
Jatorrizkoa, "Afuta Daku", 2004. Itzulpena, Ibon Uribarri Zenekorta. 248 orrialde.

"Gauaren sakonean", horixe da azken egunotan mesanotxean izan dudan liburua. Orain dela aste batzuk aholkua eskatu nuen nire inguruan. Literatura japoniarra irakurtzeko gogoa neukan eta nondik hasi nintekeen? Eta Jatsu lankideak Haruki Murakami idazlearen liburua utzi zidan. Erein argitaletxeak euskaratuta irakurri dut (hementxe fitxa).

Eleberriak gau bakar batean gertatutakoa kontatzen du, 6 ordu pasatxotakoa. Mari izeneko gaztea noraezean dabil, etxetik ihesi, eta haren ingurukoak kontatuko dizkigu Murakamik: taberna batean ezagutuko duen mutil baten ibilerak, Love Hotel batean gertatutako erasoa,... eta bitartean Mariren ahizparen istorioa ere ezagutuko dugu: orain dela 2 hiletik lo dago Eri, bere etxeko ohean lo, bizitzeko nahikoa indarrik gabe.

Kontakizunak eta deskripzioak asko gustatu zaizkit; berezia da horretan Murakami. Elkarrizketak ez horrenbeste (eta elkarrizketa asko dago liburu honetan); artifizial samarrak iruditu zaizkit sarri, edo azalekoegiak. Hala ere, gustatu zait. Ez nau asebete, baina Murakamiren beste liburu bat irakurtzeko gogoa piztu dit. Ea hurrengoa.

 

etiketak: liburuak
asier
asier dio:
2010/05/13 22:06

Euskaldunak gogorrak gara geró! Erderazko itzulpenak lasai-lasai irakortzen doguz; euskerazkuak, ostera, aztertu eitten doguz :-)

Ez dakit zer esan. Berezixa da. Ez da itzulpen "estandarra". Ez dakit hori ona edo txarra dan. Baina hizkuntza aldetik gustora irakorri dot, alde horretatik arazorik ez.

leire
leire dio:
2010/05/13 14:47

Eta itzulpenea ze begittandu jatzu? Ondo dago? Milla esker, Asier

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz