Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Gaberdiko mozolua

Gaberdiko mozolua

Asier Sarasua 2008/01/06 23:50
Hontz, urubi, mozolo; buho, mochuelo.

Gaberdiko mozoluaEstrigiformeen edo gautxorien familiako hegaztiak izendatzeko 4-5 izen erabiltzen ditugun euskaraz, gutxienez. Arrunt eta orokorrena hontza da (hontz edo huntz, euskalkiaren arabera); orain gutxira arte Euskal Herri osoan erabiltzen zen (eta, gaur egun ere, horixe da zabalduena). Bizkaia aldean gabontza ere erabiltzen da. Iparraldean kaheka eta sorgin-txori izenak ere ezagunak dira. Horiez gainera, beste izen batek ere oso hedadura zabala dauka: mozoloa. Gipuzkoa zein Bizkaian erabat errotuta dago, esangura berdin-berdina ez den arren: Gipuzkoan espezie txikienentzat erabiltzen da (Athene noctua, bereziki); Bizkaian generikoagoa, edozein espezie izendatzeko erabiltzen dena.

Eibarren ere mozolo da hitzik arruntena (hontz baino gehiago), baina aldaera txiki bat eransten diogu. Gautxoriak, Eibarren, gaberdiko mozoluak dira. Politta da; beti gustatu izan zait.

Asier
Asier dio:
2008/01/08 17:32

ez jakixat, ba, baina ez neuke esango oso sinesgarrixa danik.

Gehixenbat, ez dotelako imajinatzen gaberdiko mozolo bat mihiña etara eta kanpaia miaztatzen... Hegazti gehixenen mihiña txiki-txikixa dok.

leire
leire dio:
2008/01/09 23:27

Gure etxe inguruan aspaldixan dabil gaberdiko mozolo bat. Eta oiñ egun batzuk ulu baten ibilli zan gabian! Ez zestan lo egitten lagatzen, baiña era berian oso gauza edarra eritxi netsan Eibar erdi aldian natura haingertu eukitziari. Neri be beti gustau izan jata hori izenori. Osorik, edarra!

oier g
oier g dio:
2008/01/08 01:07

Neri betidanik esan izan jestek gabardiko mozoluak kanpaietan sartzen dirala koipia txupatzera.

Etxata iñor hoberik okurritzen hau hala dan edo ez dan galdetzeko.

Egixa ete dok? Ala adarra jotzen zestan aittak?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz