Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskeriak 365 egun Eibarren (bideoa)

Euskeriak 365 egun Eibarren (bideoa)

Asier Sarasua 2015/02/04 22:25
Juan dan abenduan 3an, Euskerian Egunian, Eibarko euskalgintzak ekitaldi politta antolatu zeban, ...eta Kitto! Euskera Elkartian eta Udalan gidaritzapian, eta Eibarko hainbat elkarte eta ikastetxeren laguntziakin. Ekitaldixan jasotako irudi batzuekin, bideo eder hau editau dau Haizea Odriak (Badihardugu Elkartia).

Euskeriak 365 egun Eibarren

Euskerian egunian, azken urtiotan, gauza polittak antolatu dittue Eibarko Euskalgintzak eta Eibarko Udalak. Holako batian (2009) Juanito San Martinen Zirikadak eta Eztenkadak irakorri genduzen; beste batian (2012) Toribio Etxebarria euki genduan hizpide eta bere lexikoia irakorri genduan; azkenenguan (2013) argazki-mosaiko erraldoia sortu genduan arpegiz arpegi...

Aurtenguan, "Euskerian 365 egun Eibarren" lemapian, kandelak ixotu dira Untzagan, eibartarrok euskeria gure nahi dogula aldarrikatzeko. Gure eta eguneroko. Manifestu moduko bat be irakorri zeben ikasle batzuek parrokixa parian, eta kalejiran hurreratu giñan guztiok Untzagara. Kantu eta dantza txiki batekin, guztiok etxera.

Badihardugu Elkarteko Haizea Odriak editau eta montau dau bideua.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz