Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskararen geografia historikoa (Jaurlaritza, 2007)

Euskararen geografia historikoa (Jaurlaritza, 2007)

Asier Sarasua 2008/01/16 10:13
Durangoko azokan erositako liburuak mintzagai. Hiru liburutxo erosi nituen, hirurak interesgarriak: Euskararen geografia historikoa, Burdin Aroko Herri Harresituak eta Atzoko Zegama.

Euskararen geografia historikoa

Euskararen geografia historikoa

Adolfo Arejita, Ander Manterola eta Segundo Oar-Arteta (Labayru ikastegia)
Eusko Jaurlaritzak kaleratu du liburu hau, oraintsuan martxan jarri duen bilduma baten barruan, Euskara Mintzagai bilduma. Hauxe izan da lehenengo alea. Dibulgazio lanak izango dira, ez sakonegiak, kanpotarrak eta jende gaztea erakartzeko ere pentsatuak. Lehenengo ale hau gustatu zait. Arina da, koloretsua... bere helburuak betetzeko egokia. Egileen balioa ere, ezin da zalantzan jarri. Niri, neurri batean, arinegia ere iruditu zait, eta mapa gehiago edo zehatzagoak eskertuko nituzke, baina, oro har, hasiera egokia iruditu zait Euskara Mintzagai bilduma honentzat. Gainera, Jaurlaritzak PDF formatuan ere jarri du eta Interneten kontsultatu daiteke HTML formatuan. Ez da gutxi!


Burdin Aroko Herri HarresituakBurdin Aroko Herri Harresituak Gipuzkoan

Xabier Peñalver eta Sonia San Jose. 2003. Gipuzkoako Foru Aldundia
Hau ere beste bilduma batean kaleratutako liburua, Bertan Bilduman. Izugarri gustatzen zait Bertan Bilduma. Bilduma ederra, maketazio dotorea, argazki zoragarriak, testu egokiak... Bilduma hau ere erakunde publiko baten lana da (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta sarean dago. Azken aleak PDFan jaisteko aukera dago. Zorionak, hauei ere!


Atzoko Zegama

Atzoko Zegama

Xabier Azurmendi Agirre. 1997. Eusko Ikaskuntza
Eusko Ikaskuntzak kaleratzen duen Lankidetzan Bildumaren 3. alea, 1997koa. Liburu sakona, informazio mordoa daukana. Etnografia eta tokiko historia gustatzen zaigunontzat, liburu ederra.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/01/16 22:22

Argazki politta, hi. Amona Jesusari gustatzeko modukua.

lorea
lorea dio:
2008/04/14 11:07

wep-orri hau kaka bat da,ez du ezertarako balio gure ikastolan,euskerari buruz lan bat egin behar dugu eta wep-orri hau ez zaigu ezertarako balio

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz