Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskararen aldeko diskriminazio positiborako eredu egokia

Euskararen aldeko diskriminazio positiborako eredu egokia

Asier Sarasua 2013/08/07 22:24
Gaur eskutitza jaso dut Gipuzkoako Foru Aldunditik. Euskara lehenesteko eredu egokia iruditu zait. Eskertzen da.

Euskal erakunde batek agiri elebidunak idatzi behar dituenean, nola egin behar du? Nola lehenetsi euskara, baina orekari eutsiz eta erdara baztertu gabe?

Gaur eskutitza jaso dut Gipuzkoako Aldundiko garraio zuzendaritzatik. Eta oso egokia iruditu zait. Orekatua, baina euskara nabarmen lehenetsiz. Euskararen aldeko diskriminazio positiborako eredu ezin egokiagoa.

Kritikatu behar dugunean erraz idazten dugu (egunotan @luistxok txiokatu duen Iruñeko Udalaren beste eredu desegoki hau lekuko). Ba, gauzak ondo egiten direnean, are gehiago.

Keinu txiki bezain garrantzitsuak dira. Eta eskertzen dira! Bai horixe!

MUGI - Euskararen aldeko diskriminazio positiboa

etiketak: euskara, aldundia
Amatiño
Amatiño dio:
2013/08/10 18:25
Bat natok, baina:

1. Eredu hori ez dok zeharo barria. Barrena, Garaikoetxearen lehen jaurlaritza bezin zaharra.

2. Nik ezagutzen jittuat formula hori 1989eko zein 1990eko hamarkadetan erabili izan zebenak. Eta hik be bai.

3. Arazoa zuan, orduan behintzat formula hori ez zegoala "erakundetuta", erabagi eta aukera pertsonalen mendean zegoala.

4. Oraingo hau, ostera, zenbait kargurena ez ezik, erakundea osoaren erabagia badok, orduan bai, orduan txalotzeko erabagia izango dok. Eta eredugarria gainera.
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2013/08/21 20:10
Bai, seguru asko ez da eredu barrixa izango. Baina deigarrixa egin bajata, ez da izan sarri ikusi dotelako, kontrakua baizik. Esango neuke oso-oso ohittuta gaozela beste eredu elebidun "arruntetara". Tradiziñua badaka, hobeto; ia tradiziño hori lagungarrixa dan eredua zabaldu dein.
Josu Agirre
Josu Agirre dio:
2013/09/23 18:04
Arratsalde on!

Eta zein da hamen ba nobedadea, beste edozein euskal administraziñotik jasotzen dittugun komukazioekin konparauta?

Gainera beste apunte bat: inoiz ez dot ulertu euskaraz dagoen testua dena beltzez (negrita) jartzeko dagoen ohittura arraro hori, kontuan eukitta egunian zehar irakurtzen dittugun testuak ez dagozela holako letraz idatzitta. Hitzen bat edo esaldiren bat goraipatzeko ondo dago, baino testu osoa hola ikusteak benetan nagia emoten dau, eta justo kontrako efektua nahiko genduke, ezta?


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz