Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Etxe-ehunzangoa, 'Scutigera coleoptrata'

Etxe-ehunzangoa, 'Scutigera coleoptrata'

Asier Sarasua 2025/08/31 12:40
Gure inguruko ehunzago edo kilopodorik ohikoena, ziurrenik. Handi samarra, bizia, bizkorra; animalia zoragarria!
Etxe-ehunzangoa, 'Scutigera coleoptrata'

Etxe-ehunzangoa

Etxe-ehunzangoa (Scutigera coleoptrata) agertu zaigu sukaldeko harraskan. Argazki batzuk atera eta hantxe askatu dugu kanpoaldean.

Leku hezeak gustatzen zaizkio (ehunzango guztiei bezala) eta gizakion eraikuntzetara egokitu da. Ohikoa da etxe barruan aurkitzea. Hortik datorkio inguruko hizkuntza gehienetan daukan izena, ciempiés doméstico, house-centipede, centpeus domèstic, centopeia caseira, eta abar.

Mediterraneo inguruko lurraldeetako espeziea da, nahiz eta azken mendean ia mundu osora zabaldu den gizakiari jarraituz. 

Neurriz nahiko handia da eta ohiko dira 4-5 cm inguruko aleak, gure sukaldean agertu zen hau bezalakoak. Gainera, bere hanka luuuzeek itxura handiagoa ematen diote. 
Hamabost hanka-pare izan ohi ditu eta hanka horiek erabiltzen ditu antenekin aurkitzen dituen harrapakinak harrapatzeko. Ehiztari nekaezina, etengabe ari da armiarma eta intsektu txikiak ehizatu eta jaten.

Etxe-ehunzangoa, 'Scutigera coleoptrata' - 01

 

Etxe-ehunzangoa, 'Scutigera coleoptrata' - 02

etiketak: fauna, natura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33