Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / ...eta kitto aldizkariko hizkera irizpideak

...eta kitto aldizkariko hizkera irizpideak

Asier Sarasua 2008/05/06 23:25
Eibarko ...eta kitto aldizkariak galdeketa bat egin du harpidedunen artean, aldizkaria hobetzeko iritzi eta proposamenen bila. Aldizkarian erabiltzen duten hizkuntza irizpideen inguruko ohar pare bat bidali dizkiet.

Azken asteotan inkesta edo galdeketa bat egin du ...eta kitto aldizkariak: zer egin aldizkaria hobetzeko?

Nik ohar pare bat bidali dizkiet, denak ere hizkuntza irizpideekin zerikusia dutenak. Oro har, ez dut garbi ikusten noiz eta nola erabiltzen duten Eibarko euskara aldizkarian.

  • Zorion-agurren tartea eibartarrez dago idatzita, baina nabarmena da ez duela zuzentzaileak gainbegiratzen. "Zorionak, 28 urte bete zenittualako" bezalako esaldi eta aditzik ez dago Eibarren. Izan ere, atal horren izena bera ere ez da oso eibartarra (... eta musu bat zuretako...). Eibarren "laztanak" ematen ditugu "musuak" baino gehiago (eta ematekotan, mosuak emango genituzke, ez musuak).
  • Batua edo eibartarra erabiltzeko irizpidea ere (noiz zein erabili) ez zait oso zuzena iruditzen. Atalaren arabera erabiltzen dute bata edo beste. Atal batzuk beti dira batuan; beste batzuk beti eibatarrez. Nolabaiteko zentzua ikusten diot horri, jakina, baina gehienetan gauza "arraroak" gertatzen dira. Esate baterako, orain dela gutxi, Aintzane Agirrebeñari elkarrizketa egin zioten. Galderak eibartarrez izango ziren, ziurrenik, eta erantzunak seguru-seguru. Elkarrizketaren gaia bera ere Eibarko euskara zen. Ba, elkarrizketa hori euskara batuan irakurri behar izan genuen (atalak horrela aginduta). Beste zenbaitetan, ostera, aldizkariko beste atal batzuetan, idazle edo artista gipuzkoarrak (edo euskaldunberriak) Eibarko euskara jatorrean hitz egiten ikusi ditugu. Uste dut irizpide horrek sinesgarritasuna kentzen diotela elkarrizketa eta albisteei. 


Bide batez, webgunaren inguruko zenbait ohar txiki ere bidali dizkiet:

  • Albistegiak ez dauka RSS jariorik.
  • Albisteetan data falta da eta ez dago "Albisteak" atalik eta ezin dira aurkitu albiste zaharrak.
  • Orrialde guztietan URL bakarra dago, frame bidez, edo bestela, loturak beste leiho batean irekitzen badira, dnsti izeneko webgune batera eruaten gaitu.
  • Goiburuan etakitto.com agertzen da, handi-handi, eta webgunea ez da hori, etakitto.org baizik.
  • Aldizkariko hainbat atal ez dira agertzen webgunean eta faltan bota ditut, gehienbat zorion agurren tartea.

 
Tira! Egurra bakarrik ez, e? Kritikak eskatu dituzte eta horixe bidali dut, baina esan behar dut aldizkaria gustura irakurtzen dudala, astero-astero, eta webgunea ere asko hobetu dela azken aldaketekin. Animo eta eskerrik asko zuen lanagatik.

 

 

 

Joseba
Joseba dio:
2008/05/07 08:39

Ba ni hasi nintzen erantzuna prestatzen, baina hainbeste gauza nituen esateko eta hain toki gutxi idazteko amorrotatua bertan behera utzi nuela. Uste dut 10 urtetan etakitto ez dela batere hobetu. Diseinu aldetik asko du hobetzekoa, ez da batere erakargarria (konparatu Barren-ekin, edo beste edozeinekin...) eta edukietan ere sena falta zaio, albisteak antzemateko, lantzeko eta saltzeko kazetari sena.

Zer egin daitekeen etakitto hobetzeko? Oso argi dut nik. Oraingo lantaldea kendu eta beste bat jarri. Eskarmenturik gabeko kuadrilla bat "instalatu" da hor eta beste dinamika bat ezarriko duen lantalde bat behar da.

Gari
Gari dio:
2008/05/17 11:04

Ze, beste aste askotan bezala, ez neban Kittorik jaso etxian eta inkesta honen inguruan ez neban barririk izan. Gainera aspertuta nago ailegatzen ez jatala abisatziaz.

erral
erral dio:
2008/05/07 11:12

Eh Asier, badake RSSia...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz