Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla), Euskal Herriko txoririk txikiena

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla), Euskal Herriko txoririk txikiena

Asier Sarasua 2017/01/06 22:50

Atzo arratsaldean, Urkizuko parkeko lurrean, lumazko bola txiki bat agertu zitzaigun hanken azpian. Erregetxo bekainzuri bat zen (Regulus ignicapilla), gaixorik, beldurtuta eta hotzez, erdi-itsu. Erabat kiribilduta zegoen, lumak harrotuta eta burua hegopean. Hil zorian.

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)

Kontuz kontuz hartu, eta zuhaitz baten ondoan laga genuen. Nekez gaindituko zuen gau hotza.

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)

Erregetxo bekainzuria habiagile arrunta da gure artean, eta Euskal Herriko txoritxorik txikiena da (bere senide mendi-erregetxoarekin, Regulus regulus, batera). Gehienetan txepetxa aipatzen da txikietan txikien, baina erregetxoak oraindik eta txikiagoak dira. Azpiko irudian euro biko txanpon bat dago erreferentziarako. 9 cm-ko luzeera besterik ez du; eta txanpon hori baino arinagoa da! (txanponak 8 gramo; txoriak 5-7 gramo inguru).

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla)

Bere izen "ofizial" edo estandarizatua erregetxo da, baina beste izen batzuk ere jasotzen ditu eskualdez eskualde, besteak beste, txio burugorria, pinu-txoria, mikelete-txoria, erregetxopita edo kaxkogorria.

etiketak: fauna, natura, eibar, txoriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz