Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / El centro del Bajo Deba

El centro del Bajo Deba

Asier Sarasua 2008/10/14 22:50
Errebaleko obrak geldirik daude oraindik. Udalak jarraitzen du esaten "berehala" hasiko direla eta, hasi bitartean, barandila berriak ipini dituzte eta iragarki zirraragarri eta erakargarriak: "Errebal Center: El centro del Bajo Deba". Izena ingelesez. Informazio guztia gaztelaniaz. Eskualdearen izena ez ofiziala. Ederto!

Ikaragarria da zein "ondo" ari den gestionatzen Errebaleko kontua udala. Txapuzaz txapuza dabil, eta segi aurrera. Hasierako proiektua, ondorengo sekretismoa, lurra pribatizatzea, inguruko auzotarrak kontra jartzea, lanak geldirik izatea hainbat hilabetez, lehengo merkatu plazako saltzaileen egoera penagarria, baserritarrei  jarri zaien azpiegitura txapuzeroa...

Alderdi publikoa eta urbanistikoa ez ditut aipatuko kasu honetan. Horretarako badaude Errebalekoak. Hizkuntzaz bota nahi ditut hiru purrustada, aste honetan bertan jarri dituzten kartel ederrak gogoan hartuta:

  • Zergatik eta zertarako ingelesezko izena? Zergatik Errebal Center? Zergatik ez euskal izena, edo errazago, lekuaren izena, Errebal hutsa? Modernoak gara Eibarren. Hori izango da.
  • Hesi berrietan 15 kartel jarri dituzte. %100 gaztelaniaz. Onartezina.
  • Eta gainera, merkatalgune berriaren leloa ere okerra eta eskualde honen benetako izena aintzat hartzen ez duena: "El centro del Bajo Deba". Gure eskualde honetako udaletxe guztiek aho batez onartu zuten duela mordoa (ondoren, Euskaltzaindiaren oniritziarekin), eskualde honen izena Debabarrena dela, euskaraz zein erdaraz, eta horixe bakarrik erabili behar dugula guztiok. Ez dagoela gaur egun ez Bajo Debarik, ez Alto Debarik, ez Deba Behea edo Deba Beherea bezalako enjendrorik.

 

Errebal Center en el Bajo Deba (sic)

etiketak: errebal, eibar, euskara
Josu
Josu dio:
2008/10/23 14:53

Harrituta geratu naiz. http://fotodenuncias.diariovasco.com/2008/10/23/errebal-center-solo-en-castellano/#comments

Hau da gure herria, biba!

ramon
ramon dio:
2008/10/23 15:52

Hiruz bat lau hitzetan,lehenik Leirek esandakoarekin bat nator ze ingeleran ipintzeak badirudi plus internazionala duela, BEC,MCC eta horrelakoekin izan leike bere arrazoia, bainan edozertarako ibiltzeak ez. Zentro komertzial honen itxura aldatzeak, modu argian esateko nere ustetan, CoteInglesa rekin tratua egin zutenean hasi zen. Eibarko komertzianteak, nire ustez arrazoi osoarekin, haserretu egin ziren beren negozioak kilika ikusten hasi zirelako. Horren ondorioz "Eibar Centro Comercial Abierto" asmatu zuten eta honen azpian zer zegoen ba "bipolarizatutako" bi zentru komertzial, eta bipolaridade hori nabaritzeko asmotan edo, bigarren honi ingeleraz ipini diote izena balore erantzia balu modura, eta hara emen Asierrek hasieran kudeaketari buruz esandakoarekin lotura.

leire
leire dio:
2008/10/18 01:31

Inglesez jartzeko modia (BEC, BAT Basque team,...) inferioridade konplejua da. Erdera hutsian jartzia kartelak, ilegala izatiaz aparte, errespetu eta konsideraziño falta itzela. Gu (euskaldunok) ez gara ezer eurendako!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz