Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko euskalgintza eta kulturgintza udaletxean

Eibarko euskalgintza eta kulturgintza udaletxean

Asier Sarasua 2010/05/05 20:55
Joan zen astelehenean ekitaldia izan genuen Eibarko udaletxean. Gaia: udalak urtero ematen dituen diru-laguntzak. Diru-laguntzen legea aldatu dela aprobetxatuta (eta horrelako ekitaldiak bistosoak direla, bide batez), ekitaldia antolatu zuen Udalak. Aurten dirua jasoko dugun Eibarko kultur eta euskara elkarte guztiak bildu ginen udaletxeko areto nagusian eta lankidetza-hitzarmenak izenpetu genituen hantxe bertan, bata bestearen ostean.

Diru-laguntzen hitzarmenaEkitaldian 25 elkarte bildu ginen eta 30 hitzarmen izenpetu ziren guztira (batzuek 2-3 hitzarmen). Diario Vascok jaso zuen moduan, hantxe zeuden las fuerzas vivas de Eibar. Esango nuke batzuk falta zirela, batez ere gazteenak (Matrallako, Ustekabe, Gaztetxea, jaietan dabiltzanak...), baina gehientsuenak-edo hantxe geunden.

Hauxe da aurtengo diru-laguntzen zerrenda eta bakoitzak jasoko duen kopurua:

Cielito Musika Banda 76.943
UKE / Uni Kultura Elkartea 71.760
...eta kitto Euskara Elkartea 51.931
AEK 25.893
Club Deportivo Eibar 23.650
Usartza Txistulari Banda 21.092
Amañako jaiak Artetxa Elkartea 8.100
Pedro Celaya Elkartea 7.000
Urkitarrak 6.600
Sostoa Abesbatza 6.165
Casa Galicia 5.800
Agina Elkartea 4.470
Badihardugu 4.263
San Cristobal - La Rampa 4.100
Asociación Artística Eibar 2.950
Casa Cantabria 2.800
Abontzako Jai Batzordea 2.400
Deba Beheko Bertsolari eskola 2.200
Santa Kurutzeko Jai Batzordea 2.200
Behetarrak 2.100
Asociación Amigos de Moto Lambretta Eibar 1.500
Revista Eibar 1.500
Asociación Filatélica Arrate 1.250
Plano Corto 1.000
Goruntz Abesbatza 750

 

Aurten 338.000 euro banatuko ditu udalak guztira, iaz baino %26 gutxiago. Krisia.

Miguel de los Toyos alkateak aipatutako 3 ohar ere azpimarratu nahiko nituzke, erabat ados nagoelako:

  1. udalak ematen dituen 340.000 euro horiek inbertsioa dira, azken batean elkarteok gure herriko ekonomiara itzultzen ditugun sosak direlako (gehienbat herriko denda eta lanetan gastatzen ditugulako diruok). 
  2. elkarteen lanari esker, gainera, aberastasuna sortzen da herrian bertan. Diru-iturri ere bagara, beraz.
  3. eta elkarte kulturalen laguntzarik gabe, ezinezkoa litzateke Eibarko egitarau kulturala antolatu eta garatzea.

Eta beste hiru kontu, amaitzeko:

  1. argazkian 25 lagun; 5 andrazko eta 20 gizonezko. Oraingoan ere gizonezkoen kulpa ote?
  2. gazterik bat ere ez. Tira, Mikel Larreategi, Deporreko presidentea (29 urte; gazte?). Eibarren asoziazionismoak eta mugimendu kulturalak beti izan du indar handia. 10 urte barru?
  3. Eibarko Udalak urtero banatzen ditu diru-laguntzak Eibarko elkarteen artean. Orain arte, ez zen ekitaldirik egiten. Bakoitzak bere proposamena udaletxera eraman, udalak bere erantzuna eman, eta kitto. Aurten, baina, desberdina izan da. Hasteko, legea aldatu da eta diru-laguntzak eskatzeko (eta esleitzeko) modua aldatu egin da. Egokitu, bateratu, zuzendu... Uste dut onerako izan dela. Eta aldaketa hori aprobetxatuta, ekitaldia ere antolatu zuen udalak. Ekitaldi xume eta azkarra izan zen; elkar ezagutzeko ere balio izan zigun eta gure lana erakusteko ere balioko du, nolabait. Horretara, esango nuke Udalak asmatu duela eredu berriarekin.

 

etiketak: , ,
Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2010/05/05 23:19

Hala ere, Udalak diru gehiago gastatzen du horretan, kontzeptu horietan herriko beste hainbat jai eta ekintzatan ematen diren diru-kopuruak ez baitira agertzen. Klub Deportibo gisa beste kontzeptu batzuengatik ere jasotzen dugu dirua, ez dira dirulaguntzak, Udalari egindako zerbitzuak baizik, eta jaien (San Juanak, Aratusteak, San Andresak, Arrateko jaiak, ...) aurrekontu barruan joaten dira.

asier
asier dio:
2010/05/06 11:47

Bai, bai, jakina. Hor euskalgintzako eta kulturgintzako proiektuak dagoz. Herriko jaixak aparte dagoz (Sanjuanak eta abar); eta baitta kirola be! Hori beste mundu bat da.

ramon
ramon dio:
2010/05/06 18:18

Eibarko Txirrindulari Elkarteko Bokala izanik, badira Kirol elkarte batzu kultura eta artea ere bultzatzen sahiatzen direna, guk adibidez aurten kolaborazioak egin ditugu bai Cielito Bandarekin (kantzertoa) eta baita ere Deporreko argazki komiziñuarekin (argazki konkurtsoa antolatu dugu), biak jarraipena izateko asmoz, eta txistorra eguna ere San Andres ferixako euskal kultur giroko jaia borobiltzen sahiatzen gara. Ez dut hau diru eske idatzi, baizik eta zenbait mailatan behintzat elkartrukeko harremanak zabaltzeko asmoz besterik ez. Kirol profesionala gauz bat da bainan kirol amaterra eta gazteena eziketa prozeso batean barrenean beste konotazio batzu baditu. Orain esaten den modura zubiak egin haruntz eta honuntz, honek alkatearen hitzak "Herria aberastu" are gehiagotzen du.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blogeko gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz