Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko Arma Museoaren bideoak sarean

Eibarko Arma Museoaren bideoak sarean

Asier Sarasua 2010/11/11 13:45
Eibarko Armagintzaren eta Industriaren museoak hainbat bideo ipini ditu online azken egunotan, euren webgunean zein Youtuben. Merezi du ikustea.

Eibarko Armagintza Museoa orain dela 5-6 urte ireki zuten Eibarren, ia-ia 100 urte zituen asmo eta proiektua egi bihurtuz. Portalea kultura etxean dago, Bista Eder kalean, Eibarko erdigunean.

Hasiera batean arma museo hutsa zen arren, iaztik ona Eibarko industriaren inguruko museoa da, orain 600 urteko lehenengo ola eta arma-lantegietatik hasi eta XXI. gizaldiko azken aurrerakuntza teknologikoetaraino.

Polita da, ederto dago. Merezi du. Webgunean duzue informazio guztia.

Azken egunotan, gainera, erakusketan bertan ikus daitezkeen zenbait bideo sareratu dituzte. Youtuben kontua ireki dute eta hantxe daude ikusgai bideorik gehienak: Museoaren historia, armagintzaren historia Eibarren, armaginen lanbidearen ingurukoak, eta abar.

Hementxe pare bat, adibiderako. Gainontzekoak Youtuben eta Museoaren webgunean.

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33