Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Eibar atzo eta gaur" argazki-bilduma

"Eibar atzo eta gaur" argazki-bilduma

Asier Sarasua 2010/05/13 19:55
GureGipuzkoa.net webgunekuak sekulako lana eitten dihardue. Argazkixak jasotzen, katalogatzen,... eta sareratzen. Azken egunotan, eta Eibarren egingo dan ekitaldi bat dala-eta, Eibarko irudi zahar eta barrixak erakutsi deskuez, baitta nahastauta be.

Gipuzkoako Aldundixak bultzatutako proiektua da: Guregipuzkoa.net. Gipuzkoako argazkixak batzen dittu, bai bilduma publikuak eta bai pribatuak. Publikuen artian, Eibarko bilduma haundi bi: Indalecio Ojanguren eta Juan San Martin. Eta dana CC-BY-SA lizentziapian banatzen dabe.

Eibarko bildumak aprobetxatuta, "jolasian" jardun dabe azken egunotan. Lehenengo, argazki zaharrak hartu eta gaur egungo panoramikak ataratzen (leku eta perspektiba bardiñakin). Hamentxe Plaza Barrixa, esate baterako.

Plaza Barrixa (lehen eta oin)

Eta gero, bixak nahastau dittue, esate baterako, 1933ko hauteskundietako argazki historikua gaur egungo eskola berian ipini dabe:

Alderaketa eibartarrak. Hauteskundeak.

GureGipuzkoa.net | Alderaketa eibartarrak. Hauteskundeak. © CC BY-SA

Lan ederra GureGipuzkoako Xabier Eskisabelek egin dabena. Eta dana lizentzia libre eta Creative Commons kontzeptuen abantailengaittik.

Zer esango dabe Eibarko ordezkari batzuek? Ai ama! Enteratzen badira! Vade retro Satanas!

etiketak: argazkiak, historia, eibar
Xabier Eskisabel
Xabier Eskisabel dio:
2010/05/24 10:44

Aupa Asier!

Aipatzen dezun egin dugun lan horretan, gaur egungo argazkiak ateratzera eta argazki zaharrak auekratzera mugatu naiz, Photoshopeko alderaketak ez ditut nik egin. Bakoitzari berea, ezkurraren legea ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz