Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Ehizaren egoera (eta naturaren kontserbazioa) 1840an Bizkai-Gipuzkoan

Ehizaren egoera (eta naturaren kontserbazioa) 1840an Bizkai-Gipuzkoan

Asier Sarasua 2017/03/19 14:15

1850. urtean lan garaua argitaratu zuen Pascual Madoz Ibañez (Iruñea, 1806) politikari eta idazle nafarrak: Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar. Zuzenbidea, geografia eta estatistika ikasketak egin zituen Madoz politikari nafarrak, eta 1835-1850 bitartean sekulako bilduma koordinatu zuen, tartean euskal probintzien inguruko makina bat datu politiko, sozial eta estatistiko bildu zituelarik.

Herri (eta ia auzo) bakoitzaren egitura, ezaugarriak, azpiegiturak eta datu sozio-ekonomikoak azaltzeaz aparte, lurralde bakoitzaren datu orokor mordoa ere ematen ditu Madozek. Garai hartako azpiegiturak, ekonomia eta abarrak ezagutzeko erreferentzia interesgarria da Madozena.

Eta datu guztien artean, herrialde bakoitzean zer ehizaki harrapatzen zen ere zerrendatzen du historialariak. Oso labur bada ere, nahikoa da ikusteko naturaren kontserbazioaren egoera kaskarra aspaldiko arazoa dela gurean. Madozek azpimarratzen du populazio-dentsitate altua dagoela Gipuzkoan eta Bizkaian, nekazaritzak lurraldearen zatirik handiena hartzen dutela, eta ehiztarien presioa izugarria dela (eta pentsa, sasoi hartan oraindik eskopeten kalitatea halamoduzkoa zela, XX. mende hasierako hobekuntza eta zabalkudetik oraindik ere urruti). Gogoratu orain dela 200 urte inguruko datuak direla!

Madozek aipatzen du gure mendietako espezie gehienen egoera nahiko kaskarra dela (Bizkaian Gipuzkoan baino hobea, antza). Ordurako eperrak ia desagertuta omen zeuden gure mendietatik; erbiak, ostera, nahiko ugariak omen ziren. Aipagarria, baita ere, Bizkaian oraindik otso batzuk geratzen zirela, eta baita hartzen bat ere (garai horretan harrapatu ziren azkenak Gorbeia eta Urkiola inguruan). Gipuzkoan ez du aipatzen ez otsorik eta ez hartzik.

Hementxe transkripzioa, lehenengo Gipuzkoakoa eta ondoren Bizkaikoa (Araba eta Nafarroakoak ez ditut lortu oraindik).

CAZA (GIPUZKOA). Diseminada la población de Guipúzcoa por toda la superficie de su territorio, en términos de habitar en las caserias una tercera parte de los naturales, apenas queda á la caza abrigo donde poder ocultarse de la vista diaria del hombre; así es que hay muy poca, á escepcion de las liebres que se cazan con alguna abundancia, y en la estacion de invierno las sordas, patos marinos y algunas otras aves de paso; hay tambien algunas perdices aunque en corto número.

CAZA (BIZKAIA). Respecto de la caza, sucede en esta provincia lo mismo que dijimos de la de Guipúzcoa. Diseminada en los caserios gran parte de la poblacion, y siendo escesiva la aficion de los naturales, apenas queda á la caza abrigo alguno contra la persecucion diaria del hombre; con todo no deja de haber bastantes perdices, sabrosisimas codornices, algunos ánades, gabiotas y chochas: hay ademas muchas palomas torcaces y otras aves de monte, muy buenas, y liebres en mediana abundancia. Los lobos son muy raros, y mas raro es todavia el dejarse ver algun oso, no obstante de ser tan comunes en las montañas de Leon y Asturias; pero si se encuentran garduñas y raposos.

 

Ehizaren egoera Gipuzkoan 1840an

 

Ehizaren egoera Bizkaian 1840an

etiketak: madoz, historia, natura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz