Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Dragia ipinitta ibili

Dragia ipinitta ibili

Asier Sarasua 2008/02/12 10:31
Trabatuta ibili, galga jarrita - Andar con el freno de mano echado

Draga esaten zaio Eibarren (eta inguruko herrietan) frenoari. Gaur egun balazta eta galga nagusitu dira euskara estandarrean (eta hitz modernoagoak, disko-balazta, galga-likidoa...), baina gurdien garaian, draga erabiltzen zen Eibarren gurdiei eusteko (azken batean, gurpila geldiarazten zuen egur zati bat).

Joan dira gurdiak eta joan dira garai bateko dragak, baina jende nagusiak oraindik erabiltzen du draga hitza, batez ere esakera honetan: dragia ipinitta ibili.

dragia ipinitta ibili · trabatuta ibili edo ezinean, behar baino motelago eta nekezago.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz