Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Cerambyx cerdo, Euskal Herriko kakalardorik ederrenetakoa

Cerambyx cerdo, Euskal Herriko kakalardorik ederrenetakoa

Asier Sarasua 2013/08/13 20:38
Kakalardo zeranbizido ederra topatu genuen Mendexan.

Kakalardoak edo kakarraldoak (koleoptera ordena) munduko animalia talderik handi eta zabalena dira. 400.000 espezie inguru ezagutzen dira eta benetan milioi bat espezietik gora ere izango direla uste da. Munduko habitat gehientsuenetan bizi dira eta oso itxura aldakorra dute: badira handiak, txikiak, kolore guztietakoak, elikadura eta bizitza-modu ezberdinekoak...

Euskal Herrian bizi diren milaka espezieen artean, esate baterako, aipa ditzakegu: marigorringo koloretsuak (kokzinelidoak), murrungo edo kakalardo adardun handiak (lukanidoak), zerenaren taldeko kakalardo egurjaleak (anobiidoak), ditisko urtarrak (ditiskidoak), ipurtargi argitsuak (lanpiridoak), baserritarren etsai diren gurgurioak (kurkulionidoak), patata-zomorro ikusgarriak (krisomelidoak), eta niri horrenbeste gustatzen zaizkidan karabido dirdaitsuak (karabidae).

Eta horietaz gainera, Euskal Herrian bizi diren kakalardo mota guztien artean ikusgarrienetakoa Cerambyx cerdo izeneko zeranbizidoa dugu. Eder-ederra, 5-6 cm luze; ziurrenik Euskal Herrian bizi den kakalardorik handienetakoa izango da, handiena ez bada.

Kakalardo zeranbizidoa

Mendexan aurkitu genuen orain dela egun batzuk. Ederra, beltz-beltza, ipurtalde gorrixkarekin, hanka indartsu eta antena luzeekin. Izan ere, kakalardo zeranbizidoei "adarluzeak" ere esaten zaie, begi bistako den arrazoiarengatik.

Kakalardo askorekin gertatzen den bezala, zeranbizidoen kasuan ere, forma helduak bizitza laburra dauka, eta ez du ia jaten ere (ugaltzeko makinak besterik ez dira). Bere larbak, ostera, 3-4 urte igarotzen dituzte enborretan ezkutatuta, xilofagoak baitira (egurra jaten dute).

Neurri eta itxura ustez beldurgarria izan arren, ez du ezertxo ere egiten. Harrapatzeko ere errazak dira, hegan egiten duten arren.

Kakalardo zeranbizidoa

Hona hemen beste kakalardo zeranbizido bat, askoz koloretsuagoa, belusezkoa, baina hau ere antena luzeduna. Korsikan aurkitu genuen Rosalia batesi da.

Rosalia batesi (kakalardo zeranbizidoa)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz