Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Camille hil da, Euskal Herriko azken hartza

Camille hil da, Euskal Herriko azken hartza

Asier Sarasua 2010/10/26 21:50
Azken hilabeteetako zurrumurrua indartzen ari da. Badirudi Camille hartza, Euskal Herrian bizi zen azkenengo hartza, hil egin dela. Nagusia zen (25 urtetik gora), erdi-gaixorik zegoen, eta azken urtean ez da bere berririk izan.

Egia esateko, hartza aspaldi desagertu zen euskal mendietatik (tarteka Nafarroa-Zuberoa inguruan agertu bada ere). Hegoaldean XIX. mendean hil zen azkenengoa, 1871. urtean Urkiola inguruan (ez dago erabat garbi beste nonbaitetik ihes egindako aleren bat ote zen). Urte batzuk lehenago hil ziren Enkarterrietako azkena (1816an) eta Gorbeiakoa (1819an). Pirinioetan XX. gizaldira arte iraun zuen, gero eta larriago, gero eta urriago. 1960 ingururako, Pirinioetako hartza desagertzeko zorian zegoen eta Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagertuta.

Hala ere, azken urteotan berriro ere azaldu izan da tarteka hartza. Esate baterako, Zuberoan ezaguna egin zen orain dela 45 urte inguru, han hil zituen dozenaka ardiengatik eta iaz ere bisitaldi bat egin zuen Santa Grazi ingurura.

KamiltxoBaina azken urteotan Euskal Herriko lurretan luzaro bizi izan den hartz bakarra Camille izan da. Biarnotarra jaiotzez (1984an jaio zen) bere bizitzako azken urteak Nafarroa eta Ansó bitartean egin ditu (eta Biarnon), sarritan Erronkari ibarrean. Euskaldunen artean ezaguna egin da eta umeek ere ezagutzen zuten. Izan ere, Kamiltxo izan zen euskaraz egiten zuen lehenengo hartz euskalduna (alboko irudian).

Azken berrien arabera, Camille hil egin omen da. 2009. urtean bizpahiru aldiz ikusi zuten, baina oso makalduta eta ilerik gabe. 2010eko otsailean ikusi zen azkenengoz, are makalduago. Harrezkero ez da gehiago ikusi eta nahiko ziurra da hil egin dela. Ederra disgustoa nire seme-alabena enteratzen direnean.

Itxura denez, azkenaldian beste hartz bat ere inguratu da Camillek utzitako ingurura. Neré da, 1997an jaiotako hartza, baina esloveniarra, kanpotik ekarritako hartzen ondorengoa. Biarno eta Ansó inguruan bizi omen da.

Hona hemen, iaz ETBn eman zuten albistea (hartza Zuberoan ikusi zutenekoa):

 

etiketak: hartza, natura, fauna, pirinioak
asier
asier dio:
2010/10/31 14:18

Aritz,

Aspe aipatu duzu, eta beharbada horren inguruan ere zeozertxo esan beharko genuke. Izan ere, aditu batzuk hasi dira esaten, Aspe eta Camille hartz bera ote ziren. Harrigarria egiten zait! Izan ere, 20 hartz inguru Pirinioetan, eta zaila da guztiak ondo-ondo ez ezagutzea. Hala ere, horixe diote azken berriek: Aspe eta Camille hartz bera direla. Biarnon Aspe izenez ezaguna; Nafarroa-Aragoin Camille izenez. Jatorriz bi ziren, noski, baina bietako bat aspaldi hil zen eta azken urteotan hartz bakarra ibili da Biarno-EH-Aragoi inguruan.

aritz
aritz dio:
2010/10/31 13:31

Erronkari inguruko lagunek diotenez, aspaldi ematen zuten hiltzat inguru hartan Camille. Diotenez, ipurdia ilerik gabe zuen hartza dagoeneko ez zen Camille, Aspe baizik. Nafarroako Gobernukoek ez zuten Camillen heriotzaren berri eman nahi izan, bazekiten arren, europako diru-laguntzak tarteko.

Beti geratuko zaigu Kamiltxo!

ramon
ramon dio:
2010/11/01 22:05

Ezagutzen nuen Camillen berri zuen gizona, Plaentxitarra, zoritxarrez hil egin zen nahiko gazte, hartzen programa jarraitzen zuen frantziako guarda ere esagutzen zuen, berak esan zihoenez "familikoa" zuen Camillek eta behin baino gehioagotan 10 metro baino urbilago izana izango zuen. Komentatu zidan ze ingurutan ibernatzen zuen eta baita ere komentatu zidan nola biok kuma bat izango ote zuen susmoa zutela, anken arrastoren arabera, beraz behar bada ez da oraindik hartza inguru horretatik desagertu, ea egia den.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz