Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Bonbila (botila, botella)

Bonbila (botila, botella)

Asier Sarasua 2010/02/07 13:39
Bonbila # iz. Ontzi aho-estua, gehienetan beirazkoa, edariak eta, oro har, likidoak edukitzeko erabiltzen dena.

Atzo arratsaldean afarimerienda izan genuen Eibarko Botellín elkartean. Eta sarreran, kristalera eder batean, elkartearen armarria, berba hauekin: "G.J.J. Bonbiltxo".

Karajo! Zer izango ote da hori? Botellín=Bonbiltxo? Eta koadrilako batek: "Bai ba, bonbilak botellak dira euskeraz".

Egunero ikasten dela zeozer.

Bonbila #  iz. Ontzi aho-estua, gehienetan beirazkoa, edariak eta, oro har, likidoak edukitzeko erabiltzen dena. Botila handia. Botella; garrafón.

Halaxe agertzen da Labayrun, Elhuyarren eta Harluxeten. Baita Bergarako euskararen hiztegian ere, ohar honekin: "Oso adinekoek bakarrik oroitzen dute hitza".

Tira. Gazte gara gazte.

Amatiño
Amatiño dio:
2010/02/09 13:17

Eta, behar bada, Benito Lertxundik Anje Duhaldek baino lehenxeago:

Ardoa eta gizona dijoaz kantatzera han dan andere gizena entzule dutela. Gizonak galdetzen dio: Ona ote zera? Bonbilean nago eta hasi zaitez edatera.

http://eu.musikazblai.com/benito-lertxundi/ardoa-eta-gizona/

Ekaitz Santazilia
Ekaitz Santazilia dio:
2010/02/07 18:06

Aupa!

Azkuek 1922an Getarian bildutako kanta batean hitza erabiltzen da bahin baino gehiagotan. Ardoaren eta edalearen ateko elkarrizketa da. Anje Duhaldek ere grabatu du Pinpirin eta Florian diskan. Hona hemen lehen estrofa:

Ardoa eta gizona dijoaz kantatzera Ardan-andere gizena entzule dutela, Gizonak galdetzen dio: “Ona ote zera?” -Bonbilean nago eta hasi zaiz edatera.

Hemen testu osoa: http://www.euskomedia.org/cancionero/195?q=ardoa+eta+gizona&numreg;=1&start;=0

Ongi segi!

Ekaitz

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33