Bidaia ornitologikoa Maroko hegoaldera
Aspaldi Maroko bisitatzeko gogoz, aurten izan dugu aukera herrialde eder horretako hegoaldera bidaiatzeko. Turismo kulturalaz gain, turismo ornitologikoa egiteko ere aprobetxatu dugu (Ainhoaren pazientziari esker ;).
Izugarri gustatu zitzaigun ikusitako guztia. Bilbotik Marrakexera hartu genuen hegaldia eta hiri zalapartatsu eta zoro horretan pare bat egun egin ondoren, hegoalderantz jo genuen, lekurik ezagunenetara, besteak beste Essauirara, Atlasera, Ouarzazate ingurura, Ait-Ben-Haddour herrixkara, Todghara, Merzougako basamortura, Erg Chebbiko dunetara..., bidean hegaztiak behatzeko oso toki aproposak diren beste paraje ezezagunago batzuetan geratuta, esate baterako, Oukaimeden eski-estazioan, Boumalne Dadesen, Tagdilt basamortuan eta Draa Tafilalet bailaran.
Gozada bat aukera hori izatea, 10 egunez turismo lasaia eta txori-behaketa aberatsa egiteko aukera. Turismo gutxiko eta tenperatura oso atsegineko sasoian, gainera, hegaztiak behatzeko aukera ere ziurtatuta zegoenean. Negu amaierarako kumaldia oso aurreratuta dago Maroko hegoaldean, migrazioa ere hasita dago eta espezie gehienak oso aktibo daude egun guztian zehar. %100 gomendagarria!
Bahia jauregia, Marrakexen.
Litroka te.
Atlas mendikatean, gailupa hegalgorriaren bila.
Tajina, bereber sukaldaritzako jakia eta ontzia.
Atlas mendikatean. Atzean Tubkal (4.167 m).
Moussier buztangorria, Marokoko txori nazional ofiziala. Zein ote Euskal Herrikoa?
Assif Amerzgane ordokia, basamortuko buztanzuri eta hegatxabalen bila.
Psammomys obesus arratoia, nahiko ugaria ingurumari honetan.
Zata egiptoar parea. Behaketa zoragarria, 3 ex. aurkitu genituen Merzouga alboko paraje harritsu batean, bertako giden laguntzari esker.
Ilunabarra Erg Chebbiko dunetan.
Bidaiaren erdian, laupabost bat egunez, Hamid izan genuen bidaide, gida ornitologiko lanak eginez. Lehenengoz bizi izan genuen horrelako esperientzia bat, gida baten laguntzarekin bidaiatzearena eta, oro har, esperientzia oso aberasgarria izan zen. Hamiden esperientzia ikaragarria da, txoko eta txori guztiak ezagutzen ditu, eta espezie berezi guztiak behatzeko ahalegin izugarria egin zuen, gu pozik gera gintezen.
Bere laguntzarik gabe nekez helduko ginen heldu ginen bailara, basamortu, duna eta ingurumarietara, eta nekez ikusiko genituen ikusi genituen espezie guztiak eta hain gertutik. Bestalde, horrelako bidaiak argazkilaritzari oso bideratuta daude, hau da, espezieak lasai behatzera baino, txoriei argazkiak ateratzera eta checklist zerrendak betetzera, eta hori ez zitzaidan hain erakargarri egin.
Guri patxada gehiagoz ibiltzea gustatzen zaigu, presarik gabe, espezie erdiak behatuta ere, txori horien ibilerak lasai disfrutatuta. Baina tira, esan bezala, lehenengo esperientzia moduan gustatu zitzaigun eta esango nuke helburu bezala espezie jakin batzuk behatzea eta, batez ere, argazkiak ateratzea dituen txorizalearentzat gidari aparta dela Hamid, Birdwatching Morocco enpresakoa.
Bidaia ornitologikoa Maroko hegoaldera
Hementxe bidaia ornitologikoaren laburpena, eBirden, behaketa-puntu eta ikusitako espezie guztien zerrendarekin.
Ez dira espezie asko (87 espezie erraz ikus daitezke Euskal Herrian, baita egun bakarrean ere), baina bai oso bereziak niretako, horietako ia erdia estreinakoak zirelako, bizitzan lehenengoz behatuak. Espezieak ez ezik, kasu batzuetan taldea edo generoa ere estreinekoak ziren guretzat, Argya generoko kalapitariak eta Scotocerca inquieta zoragarria, adibidez.
Hementxe, bada, eBirden apuntatu genituen txorien zerrenda eta espezie berezienen argazki batzuk.
1 | Paita gorrizta | Tadorna ferruginea | 2 |
2 | Eper afrikarra | Alectoris barbara | 7 |
3 | Haitz-usoa | Columba livia | 1 |
4 | Pagausoa | Columba palumbus | 2 |
5 | Usapal turkiarra | Streptopelia decaocto | 20 |
6 | Usapal senegaldarra | Spilopelia senegalensis | 2 |
7 | Ganga tandoduna | Pterocles senegallus | 19 |
8 | Ganga koroaduna | Pterocles coronatus | 1 |
9 | Zata egiptoarra | Caprimulgus aegyptius | 3 |
10 | Sorbeltz arrea | Apus pallidus | 10 |
11 | Sorbeltz txikia | Apus affinis | 60 |
12 | Kopetazuri arrunta | Fulica atra | 2 |
13 | Antxeta mokogorria | Chroicocephalus ridibundus | 3 |
14 | Kaio hankahoria | Larus michahellis | 100 |
15 | Kaio iluna | Larus fuscus | 100 |
16 | Zikoina zuria | Ciconia ciconia | 5 |
17 | Ubarroi handia | Phalacrocorax carbo | 11 |
18 | Mokozabal zuria | Platalea leucorodia | 1 |
19 | Koartzatxo txikia | Egretta garzetta | 1 |
20 | Koartzatxo itzaina | Ardea ibis | 5 |
21 | Koartza hauskara | Ardea cinerea | 2 |
22 | Zapelatz handia | Buteo rufinus | 1 |
23 | Basamortuko hontza | Bubo ascalaphus | 2 |
24 | Okil handia | Dendrocopos major | 3 |
25 | Okil berde magrebtarra | Picus vaillantii | 1 |
26 | Belatz gorria | Falco tinnunculus | 2 |
27 | Hego-belatza | Falco biarmicus | 1 |
28 | Belatz handia | Falco peregrinus | 1 |
29 | Antzandobi handi arrunta | Lanius excubitor | 2 |
30 | Mika magrebtarra | Pica mauritanica | 12 |
31 | Belatxinga mokogorria | Pyrrhocorax pyrrhocorax | 25 |
32 | Belatxinga mokohoria | Pyrrhocorax graculus | 3 |
33 | Basamortuko erroia | Corvus ruficollis | 1 |
34 | Amilotx urdin afrikarra | Cyanistes teneriffae | 2 |
35 | Kaskabeltz handia | Parus major | 1 |
36 | Ibis txoriandrea | Alaemon alaudipes | 1 |
37 | Txoriandre mokolodia | Ramphocoris clotbey | 1 |
38 | Txoriandre buztanbeltza | Ammomanes cinctura | 1 |
39 | Basamortuko txoriandrea | Ammomanes deserti | 2 |
40 | Kutturlio mokolaburra | Galerida theklae | 30 |
41 | Kutturlio arrunta | Galerida cristata | 3 |
42 | Hegatxabal adarduna | Eremophila alpestris | 25 |
43 | Hegatxabal sahararra | Eremophila bilopha | 7 |
44 | Txoriandre arrunta | Calandrella brachydactyla | 3 |
45 | Haitz-enara eurasiarra | Ptyonoprogne rupestris | 3 |
46 | Enara arrunta | Hirundo rustica | 1 |
47 | Bulbul arrunta | Pycnonotus barbatus | 9 |
48 | Txio arrunta | Phylloscopus collybita | 2 |
49 | *Scrub Warbler | Scotocerca inquieta | 2 |
50 | Txinbo kaskabeltza | Sylvia atricapilla | 1 |
51 | Txinbo sahararra | Curruca deserti | 7 |
52 | Basamortuko txinboa | Curruca deserticola | 1 |
53 | Txinbo burubeltza | Curruca melanocephala | 2 |
54 | Ezkai-txinboa | Curruca conspicillata | 3 |
55 | Kalapitari arrea | Argya fulva | 6 |
56 | Erregetxo bekainzuria | Regulus ignicapilla | 2 |
57 | Arabazozo beltza | Sturnus unicolor | 8 |
58 | Garraztarroa | Turdus viscivorus | 2 |
59 | Zozo arrunta | Turdus merula | 4 |
60 | Txantxangorria | Erithacus rubecula | 1 |
61 | Moussier buztangorria | Phoenicurus moussieri | 2 |
62 | Buztangorri iluna | Phoenicurus ochruros | 3 |
63 | Harkaitz-zozo urdina | Monticola solitarius | 1 |
64 | Pitxartxar burubeltza | Saxicola rubicola | 4 |
65 | Buztanzuri arrunta | Oenanthe oenanthe | 1 |
66 | Basamortuko buztanzuria | Oenanthe deserti | 1 |
67 | Buztanzuri ipurgorria | Oenanthe moesta | 4 |
68 | Buztanzuri beltza | Oenanthe leucura | 1 |
69 | Buztanzuri kaskazuria | Oenanthe leucopyga | 3 |
70 | Buztanzuri magrebtarra | Oenanthe lugens | 4 |
71 | Mendi-tuntuna | Prunella collaris | 2 |
72 | Etxe-txolarrea | Passer domesticus | 20 |
73 | Basamortuko txolarrea | Passer simplex | 4 |
74 | Harkaitz-txolarrea | Petronia petronia | 50 |
75 | Buztanikara horia | Motacilla cinerea | 2 |
76 | Buztanikara zuria | Motacilla alba | 1 |
77 | Negu-txirta | Anthus pratensis | 25 |
78 | Txonta afrikarra | Fringilla spodiogenys | 3 |
79 | Gailupa hegalgorria | Rhodopechys sanguineus | 50 |
80 | Gailupa tronpetaria | Bucanetes githagineus | 1 |
81 | Txorru arrunta | Chloris chloris | 2 |
82 | Txoka arrunta | Linaria cannabina | 30 |
83 | Txirriskila arrunta | Serinus serinus | 1 |
84 | Gari-berdantza | Emberiza calandra | 3 |
85 | Mendi-berdantza | Emberiza cia | 1 |
86 | Hesi-berdantza | Emberiza cirlus | 1 |
87 | Berdantza sahararra | Emberiza sahari | 4 |
Basamortuko txolarrea, haima batean