Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Bainak, kostilla eta letxefrita

Bainak, kostilla eta letxefrita

Luistxo Fernandez 2009/03/29 21:24
Eibartarren euskera eskasagoaren mitoa honezkero ahaztua dago. Baina akaso ustea zabaldu samar dago oraindik, erdarakadaz jositako lexikoa daukagula Eibarren. (by Luistxo Fernandez)
Sahieskixa

Gaztelaniaren mailegu zuzen-zuzenak diren berba asko dago Eibarko lexikoan, duda barik, baina Leitzan baino erdarazko lexiko gehiago? Zegaman baino gehiago? Ez dut uste. Neurketaren batekin demostratzen didaten arte, ez dut sinetsiko.

Eibartarron erdarakadena gogoratzen digun pelma bakoitza betiko termino horiekin etortzen zaigu: kaballua, bentania... Bai, eta zer? Ez ote dago bere herrian tamaina horretako eta kalitate bertsuko lexiko multzoa? Delako akusatzailea giputza bada, behintzat, prest izaten dut erantzuna eskura: Aizu, Gipuzkoako Beterriko taberna jator batean jan daiteke menu hau, bainak, kostilla eta letxefrita. Eibarren halakorik? Mesedez! Lekak, saiheskixa eta pellak.

*Luistxok posturia galdu, eta artikulu bat zor zestan blog honetan. Hementxe zorra kenduta :-)

Erramun Gerrikagoitia
Erramun Gerrikagoitia dio:
2009/03/30 20:54

Amatiño' esaten deuanaz najak konforme baina ez nagoena konforme dok ze direla "erdarakadak" hitzak zeintzu datoz beste hizkuntzetatik, tik erdararak.

Hartzea edo edukitzea txartzat, negativotzat datorrena kanpotik esaterako orain, niretzat ba' dituk euskarazko berbak osoro, guztiz eta totalki "kaballua" eta "bentanea" (ventanea, mentanea). Bestela, noiz eskatzen dugun whisky bat ote duk hori ere erdarakadea?

Gure artean dagoela lar etymologista merke, hori dok gauzea. Gainera esan, bidenabar, ze niri asko gustatzen jat Eibarko euskeria, horko euskara traditionala, beti gustatu izan jatak gaztetarik.

Erramun Gerrikagoitia
Erramun Gerrikagoitia dio:
2009/03/30 12:02

Bai, philosophia lexikal horrekin ez litzateke rarua entzutea ze euskaldunok (euskaldun guztiok) berba egiten dugula txarto ze esaten dugu transportea esan beharrean garraio. Hori, horixe da dakarguna purismoak: makillaia eta aldrebeskaria.

Amatiño
Amatiño dio:
2009/03/30 18:51

Granada-errekako Basarri bertsolari haundixari egin najetsan nik postura hori, Zeruko Argia astekarixan, oin dala barrena 35 urte. Eibarko "bentania" eta "kaballua" aittatu jittuan adarra jotze aldera eta, baitta nik trabesa bota be: Baietz berak esandako Eibarko erderakada bakoitzeko, nik Zarauzko besteren bat ezarri. Hantxe amaittu zittuan petralkerixok.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz