Argiduna
Neretako berba normal-normala izan da beti. Argiduna, elektrizistia. Etxian zeozer txarto badabil, argidunari deittu bihar jako. Arrainduna, egurduna, esneduna eta kamioiduna daren moduan, ba, argiduna (aspaldi idatzi neban -dun atzizkixaz eta lanbidietaz).
Azken egunotan, baina, konturatu naiz ez dala hain berba normala, Eibarren be ez dala hain berba ezaguna. Inguruko askok ez dabela ezagutzen, eta ezagutzen dabenak be, gehixenak ez dabela erabiltzen.
Hiztegi nagusixetan ez da agertzen. Eibarko eta Bergarako hiztegixetan bai (nahiz eta adiera aldetik pixkat desbardiña izan).
Elexpuruk, Bergaran:
Empleado -de Iberduero en nuestra infancia- que se dedicaba a cuidar el tendido y arreglar las averías.
Juanito San Martinek, Eibarren:
Encargado,-a del servicio de suministro de luz.
Euskera estandarrian argiketari eta elektrikari nagusittu ei dira. Aukeran, nik neuk behintzat, jarraittuko dot argiduna erabiltzen.
Nik esneduna erabili izan dut etxian, esnezale ere bai, orain ez dabiltz esnedunik kaleetan eta neri berriz esnezaleak dakarkit esnea etxera, arrainduna eta kamaiduna ere inoiz entzuna ditut, erabili apenas, argiduna sekulan entzun gabe neuan, ez dakit zein isango den egokiagoa esnezalea (urolan) edo esneduna (debabarrenan)