Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Aratoste ala Aratuste?

Aratoste ala Aratuste?

Asier Sarasua 2008/02/03 21:50
Ahozko erabileran "aratuste" erabiltzen da gehienbat. Hiztegi nagusiek ere "aratuste" dakarte. Baina badirudi azken urteotako joera beste bat dela Eibarren: "Aratoste" ofizialdu nahian dabiltza udala, hedabideak eta zenbait elkarte.
Aratoste ala Aratuste?

2015eko Koko-dantzak

Lehenago ere aipatu izan dugu gai hau Eibartarrak zerrendan, esate baterako 2005ko urtarrilean: Aratoste ala Aratuste?. Orduko hartan ahozko erabileraren gainean galdetzen nuen (egia esan, zalantza gutxi daukat gai horren inguruan: Eibarren "aratuste" erabiltzen da, gehienbat, ahozko jardunean).

Eibarko hiztegirako lehenengo aldaera hori aukeratu genuen (aratuste), bi arrazoitan oinarrituz:

  • Aldaera hori da nagusi Eibarren
  • Aldaera hori agertzen da hiztegi nagusietan, esate baterako, Elhuyarren, eta Aratuste onartu du Euskaltzaindiak.

Hala ere, Eibarko udalak antolatzen dituen ekitaldi, lehiaketa eta abarretan, Aratosteak izena arautu eta zabaldu du azken urteotan (adibidez hau). Udalaren bideari jarraituz, zenbait elkartek eta herri-komunikabidek ere Aratosteak aldaera darabilte, baita EibarOrg webgune honetan bertan ere :-)

Horretarako arrazoi bakarra Toribio Etxebarriaren hiztegia izan daiteke, idazleak Aratoste jaso baitzuen 1963an egindako bilduman.

Eibarren Aratoste ere erabiltzen dela ukatu barik, esango nuke ez dagoela inolako arrazoirik bide horretatik jarraitzeko, gaur egun erabat arautu eta nagusitu baita, ahoz zein idatziz, Aratuste aldaera.

Are gehiago: esango nuke guzti horren atzetik Juan San Martinen eskua dagoela. San Martinek behin baino gehiagotan defendatu zuen Aratoste (= Haragi + Oste) etimologia, eta San Martin bera ibili zen Toribio Etxebarriaren lana zuzentzen. San Martin ez zen bakarra izan, beste zenbait idazlek ere bide horretatik jarraitu zutelako hitz honekin.

...........

Oharra: artikulu honetako lotura batzuk 2016an zuzendu edo aldatu ditut, 2008ko batzuk honezkero apurtuta zeudelako.

Amatiño
Amatiño dio:
2008/02/04 01:32

Azkuek (1905) ez jakark ARATOSTErik, ARATUSTE baino. Eta zera jiñok: "Es curiosa la existencia de esta palabra donde no existen sus componentes, pues ni ARAGI (excepto en alguna localidad), ni UTZI, UZTE, se usan en B en el sentido expuesto. No sé dónde á punto fijo, pero sé que es fuera del territorio de B, he oido ARATISTE, que es más vizcaino que ARATUSTE".

Amatiño
Amatiño dio:
2008/02/04 01:13

Nik, nere ama zanari entzunda, txikittatik uste izan juat Aratustia, haragixa jatiari uztia baino ez zala. Eta, hain zuzen be, Plazido Mujikak bere hiztegixan zera jakark, bestiak beste: "Abstinencia de carne, vigilia... aratuzte, aratuste, aratoste". Nere ustez, Eibarko hiztegirako aukeratu zan aldaeria aratuste badok, hori defenditzeko gauza izan biharko gendukek. Eta aurria hartu, geroko gerotan geratuezkero, ura juanda presia alperrik dok-eta. Bestela, atzenian, normalian euskeraz egitten ez dabenak erabagiko juek, demokrazian izenian.

Josu
Josu dio:
2008/02/04 16:12

Eibar.ORGen albiste hori idatzi dabena, kriterio gitxiko mutila. Beste baten aratuste esan dau: http://ustekabe.wordpress.com/2008/02/02/eibarko-aratustietako-pregoia-2008/

Baña hemendik aurrera badaki zelan idatzi. ;)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz