Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Almandrongilak

Almandrongilak

Asier Sarasua 2009/11/29 22:28
Kafe-orduan izaten ditugun eztabaida gordinetako bat: Lurrek eta biok "almondiga" esaten dugula, eta Zaloak barre-algarak, ezjakin analfabetoon kontura... Tira, ez da horrenbesterako ere. Nola esan behar dugu, orduan?

Lurrek dio berak beti almondiga esaten duela, euskaraz eta erdaraz. Nik, ostera, hizkuntzen arabera aldatu egiten dudala: gaztelaniaz albondiga badiot ere, euskaraz almondiga darabilt (eta almandongilla). Zentzurik ba ote? Nola da euskaraz? eta nola erdaraz?

Euskaraz denetik aurkituko dugu.

  • Batetik, haragi-bola. Sormen berrikoa, esango nuke. Horixe hobesten du Euskaltzaindiak.
  • Bestetik, albondiga mailegua. Hiztegi gehienek zerrendatzen dute: Hiztegia 3000, Harluxet, Elhuyar...
  • Amaitzeko, almandrongila. Jatorriz, hori ere, mailegua (albondiguilla?). Hiztegi gehienek jaso dute eta erabilera ere badauka (Google edo Euskarazko Corpusak begiratzea, nahikoa).

Eta Almondiga?

Ez dirudi hiztegi orokorretan leku handiegirik daukanik, baina bai herri mailako bilketa eta hiztegietan. Besteak beste, Eibarko eta Bergarako hiztegietan jaso dute. Hementxe, Elexpururena:

almándongilla, almándongillia. (c). izena. ALMóNDIGA. Almóndiga. Zaharrek izan ezik, gaur egun ALMÓNDIGA esaten da.

Eibarren ere antzera. Hainbat forma jaso dira:amandrongila, almandrongila, amandongilla, almondrongilla... eta almondiga. Ez dut arazorik ikusten, hortaz, ahozko jardunean almondiga ere erabiltzeko.

Eta gaztelaniaz? Ba, kontxo, gaztelaniaz ere biak onartzen ditu Academiak, almondiga lagunarteko forma dela zehazten duen arren.

 

 

 

uteutemalemute
uteutemalemute dio:
2009/11/30 21:13

ba al dakigu seguru, seguru ze hitz den jatorra ala mailegua??

maileguz josita gaoz barren!

oier g
oier g dio:
2009/11/30 15:28

Hona, neri bereziki gustatzen jatan berba bat ba. Gure aittak "amandóngillak" erabiltzen zeban, baiña ba zekixan berba guztiz recesivua zala. Eskerrikasko eztabaidia sozializatziarren.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz