Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskal abizenak zenbakitan eta lurraldeka INEren webgunean

Euskal abizenak zenbakitan eta lurraldeka INEren webgunean

Asier Sarasua 2010/04/15 21:50
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) baliabide interesgarria dauka bere webgunean: Espainiako abizenen datu-base bat dauka eta lurraldez lurraldeko datuak ematen dizkizu (Iparraldekorik ez, jakina). Esate baterako: zenbat "Sarasua" gara? eta non bizi gara?

Hauxe da Espainiako INE (Instituto Nacional de Estadística) erakundearen webguneak ematen duen zerbitzua: Distribución territorial de apellidos. Abizen bakoitzak dituen herritarren kopurua ematen du, lurraldez lurralde banatuta.

Esate baterako, 770 Sarasua bizi gara Espainian. Bigarren abizena Sarasua dutenak beste 631 dira. Gehien-gehienak Gipuzkoan eta Bizkaian bizi gara, baina Espainia aldean ere badira ehundaka batzuk. Munduan zehar besteren batzuk ere izango dira, noski. 2008ko datuak dira eta bakarrik Espainiakoak, baina bada zeozer.

Nire beste abizen batzuk zenbatzen ere ibili naiz. Arruntenak (Toledo 16.991, Arana 7.103, Mendizabal 3.759, Aranberri 1.450, Aginaga 1.250, Gisasola, 1.048), zein urrienak (Iribekanpos 53, Mallabiabarrena 47, Iñarrairaegi 34, Elkoroberezibar 20).

Tira, ez da beste munduko erreminta, baina kuriosoa da, denborapasarako egokia. Zeintzuk diren euskal abizenik arruntenak, zeintzuk arraroenak, zeintzuk Nafarroako tipikoenak, zeintzuk giputzak...

Jolasa: ea nork aurkitzen duen abizen euskaldun arruntena (eta ez du balio Garciak: 1.477.204). Eta urriena?

Ibiltarixa
Ibiltarixa dio:
2010/04/16 17:42

Urtiiiiiak dittuk Frantzian tresna bera ikusi nebala. Oin be ez jatak asko kostatu topatzia. Hamentxe dakak: http://www.geopatronyme.com/

Jakina, erresultaduak departamentuka emoten jok, horretara, Pyrinées Atlantiques...

Ez jittuat merezi.

Usoa
Usoa dio:
2010/04/16 16:58

Denbora pasatzeko tresna interesgarria!

Arruntena Agirre: 22.095 (Aguirre 20.102 + Agirre 1.993).

Elkoroberezibar baino urriagorik ez dut topatu.

Nola egin duzu Iribekanposen bilaketa? Niri ez zait ezer agertzen. Grazia egin dit, nire familiatik kanpo ez nuen-eta Iribekanposik ezagutzen! ;-)

asier
asier dio:
2010/04/16 17:37

Banekixan, bai, laster agertuko zala AGIRREren bat. Neuk be ez dot topau euskal abizen "arruntagorik". 4000-5000 inguruko hainbat bai, baina 22.000??? plaga bat zarie! :-)

"Iribecampos" billau dot, erdal grafiaz. Nik nahiko atzian dakat Iribekanpos, 10. tokixan, oker ez banago.

Eta arraruago bat be topau dot, 7 pertsonak bakarrik dauken abizena. Zein ete? :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz