Eukixan jaikixa
Hau esakeriau askotan esaten dau nere amak. Eta esaten daben bakoitxian, bardiña gehitzen dau: "hau esakeriau askotan esaten zeban amamak". Katia ez da eten oingoz. Ez deila oin hautsi!
Jaikixa zer dan esan dot aurreko mezuan. Erderaz, "gracia, salero". Ibilkera eta jokaera estilosua.
Eukixan jaikixa, beraz, "eukitziak", diruak emoten daben harrotasun puntua da. Azkarregi aberastu diran batzuek eukitzen daben harrokerixia; erakutsi biharra. Gaztelaniaz "vanidad del nuevo rico" edo antzerako zeozer litzake. "Snob" berbia be ez dago urrin.
Eibarko euskararen esakerak liburuan be agertzen da. Hauxe diño:
» EUKIXAN JAIKI (Iz.)
"Dirua dutelako-edo, euren burua besteen gainetik ikusten dutenengatik esaten da".