Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Haurdunaldiarekin eta ume jaioberriekin zerikusia duen hiztegia

Haurdunaldiarekin eta ume jaioberriekin zerikusia duen hiztegia

Asier Sarasua 2005/04/11 12:45

Haurdunaldiko berbetia Haurdunaldixakin eta ume txikixekin zerikusixa dauken dozenaka berba erabiltzen dira Eibarren. Atzo, buruari bueltaka, eta dozena erditxo bat etorri jatazen burura; batzuk etxian entzundakuak, beste batzuk Toribion Lexikoian edo Hiztegi Etnografikuan agertzen diranak.

Berba berezi xamarrak. Berba estandarrak baino, lagunarteko hizkerakuak. Horixe da gaur egungo euskeriak daukan zulo haundixenetako bat, lagunarteko hizkeria, berbeta berua, adierazkorra.

Hamentxe batzuk; beste mordua be badagoz:

>> Hankagorrixa: ume jaixobarrixa, egun gitxi daukazena. Inoiz konturatu zarie ume jaixobarrixak zelako hanka gorritxuak eukitzen dittuen? Hola da, bai.

>> Mantetako umia Ume txikixa, mantetakua, egun-aste batzuk besterik ez dittuana.

>> Bete haurdun geratu. Beteta: haurdun egon

>> Hartubarri: ointsuan haurdun geratu dan andria. "Hartubarri dago".

>> Zilletik egin zesarea bittartez jaixotzia, zilletik, izan be.

>> Erroibia mastitisa (edo mamitisa). Gaur egun oindiokan basarrixetan asko erabiltzen da berba hau, baina ganauakin.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz