2005. urteko "Juan San Martin beka"
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, bere izena daraman ikerketa-beka atera zuen duela 4 urte.
Beka hori urtero kaleratzen da, baina ikerketa esparrua aldatuz. Aurtengoan Zuzenbidea eta Filosofia izango dira aztergai.
Aurtengo beka-deialdiaren inguruko informazio guztia gaurko Gipuzkoako aldizkarian
Dena dela, eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea irailan zabalduko da. Aurkeztu nahi duenak hilabete batzuk itxaron behar. Tokiko Gobernu Batzarrak 2005-03-18an 2005eko Juan San Martin Beka lehiaketaren oinarriak onartu zituen.
Helburua:
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, bere izena daraman ikerketa-bekarako deialdia egiten du.
Bekaren ezaugarriak:
Ikerketa esparrua: Zuzenbidea eta Filosofia.
Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Ikerketa-lanak jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan behar du.
Eskatzaileak:
Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituloduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide den titulu edo diploma bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.
Eskaera aurkezpena:
Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2005-09-05etik 2005-10-14ra arte egongo da zabalik, biak barne.
Argibideak eta agiriak eskuratzeko modua:
Erakundea: Eibarko Udala.
Saila: Herritarren Zerbitzurako Bulegoa (PEGORA).
Helbidea: Untzaga Plaza 1.
Herria eta posta-kodea: Eibar 20600.
Telefonoa: 943.708.400.
Telekopia: 943.708.416.
Jendea hartzeko orduak:
Irailaren 8rarte: 9:00-13:30.
Irailaren 9tik 30era:
Astelehenetik ostigunera: 09:00-13:30, arratsaldeetan: 17:00-20.00.
Ostiral edo barikuetan: 09:00-13:30.
Urria:
Astelehenetik ostegunera: Goizez 09:00-14:00. arratsaldez: 17:00-20:00.
Ostiral edo barikuetan: 09:00-14:00.
Eibar, 2005eko martxoaren 16a.Iñaki Arriola López, Alkatea.