Argiñeta, Elorrio
Aulestiko kontuak kontatzen hasi nitzan lehengo egunian, eta Argiñeta etorri jatan burura.
Argiñeta Elorrixon dago. Orain dala pare bat asteburu izan giñan bertan. Domeka arratsaldia, iluntabarra, egualdi politta, bakar-bakarrik... eta Argiñetak Erdi Arora eruan ginttuan.
San Adrian ermitta politta erdi-erdixan, beran inguruan 20 bat haritz eder, eta tartian, ermitta pare-parian, harrizko 20 hilobi eta bost hilarri. Hilobixak X. mende ingurukuak ei dira, bisigodo kristiñauenak. Batzuetan inskripziño batzuk be irakorri leikez.
Ingurukua baldin bazara, eta arratsalde baten jakinezta zer egin baldin bazare, juan Argiñetara. Politta da.
Argiñetara heltzeko, Elorrixora juan, eta Elgetarako igoera hasieran, ezkerretara sartu. Bidegurutze horretatik kilometro batera dago Argiñeta.