Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Arando

Arando

Asier Sarasua 2004/06/12 21:25

arando.jpg Arando Agiñaballian dago, Agiñagako elixatik gora igota. Usartza ingurutik pare-parian ikusten da, Urko magalian. Arando urrin egon da beti. Agiñatik aparte, eta Eibartik... zeresanik ez. Gaur egun be, porlanezko biderik ez dakan auzune bakarra da Eibarren.

Antxiñakua da Arando basarrixa; XV. gizaldirako tente zeguan. Gaur egun 5 basarriko auzunia da: Arandoguena, Arandoaurtena, Arandobarrena, Arando Etxebarri eta Arando Itturralde. Izenetan be berezixa da Arando. Azken gizaldixetan, izen bereko basarrixak bereizteko orduan, gaiñekua-azpikua, goikua-behekua, hametikua-handikua... erabili izan dira. Arandoko basarrixetan, baina, bizirik dago lehenagoko izendapena: Guena, Aurtena eta Barrena.

Inguru politta da. Tokirik gehixenetan moduan, han be gero eta piñu gehixago, baina oindiokan leku ederra eta lasaixa. Bertara heltzeko, Agiñagara juan, eta handik gora jarraittu. Autoz igo leike, baiña oinez hobeto. 10 minutu besterik ez dira.

etiketak: toponimia
maite
maite dio:
2009/08/20 21:42

Asko gustau jata Arandoko barri hemen ikustia. Zeozer geixago ipini al leike ?

oier g
oier g dio:
2009/08/29 09:08

¿Arando inguruan dagozela Eibarko azken bunkerrak, esate baterako? Argazkixak eta kokapena hamen: http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2007/10/17/866/

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz