Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Andaparaburu, Aulesti

Andaparaburu, Aulesti

Asier Sarasua 2005/04/06 23:51

Andaparaburu, Aulestia Domekan Lea-Artibai inguruan ibili giñan, pasiuan. Leku politta da inguru guzti hori, eta sarri juaten gara.

Lagun batzuk esan zeskuen Aulestin badagola leku polit bat, eta bertara juateko. Erreka onduan, ondo zainduta, eta umiekin egoteko aproposa.

Juan giñan, bai, eta merezi zeban. Parketxo bat besterik ez da, erreka albuan, baina ederto ipinitta. Domekan gaiñera, egualdi zoragarrixa egin zeban, eta jende gitxi; oso gustora ibili giñan.

Andaparaburu jako izena. Kunbua dago bertan, presia, eta andaparia (eta anteparia). Hortitxik izena.

Udan errekan bainatzeko aukeria be ba ei dago. Ura garbixa dagola esan zeskuen. Ikusiko dogu animatzen garan.

Ficedula hypoleucaHan gendela eulitxori baltz bat be ikusi neban (Ficedula hypoleuca). Pase denboran nahiko ugarixa da, baina azken urtiotan ez dot ikusi izan.

Sasoi honetan, eta hain lasai, gitxiago. Andaparaburun gendela, hantxe ibili zan gure aldamenian, errekako egur baten gaiñetik ehizan. Euli bila. Zelan ez.


Malax

Arratsaldian, etxeruzkuan, Munittibartik etorri biharrian, Santa Eufemia ingurutik etorri giñan, mendiz. Aulestia eta Markina bittartian Malax auzua dago, eta inguru hori be ederra da.

Ikusi bidetik bertatik etara genduan erretratua. Malaxeko ermittia, eta atzian, Santa Eufemia ingurua.

Malax



Ibarguengo garaixa

Ibarguengo garaiaEta etxeruzkuan, Eibarrera heldu aurretik, Ibarguengo garaixan albotik pasau giñan. Ez, ez da Galizia, Markina da. Naparruan normalaguak dira garaixak, Pirinio inguruan gehixenbat, baina gure aldian be egon izan dira.

Nik dakidala, Eibar inguruan bi bakarrik geratzen dira tente: Bergarako Agarre, eta Markinako Ibarguen. Bixak ondo zainduta eta ederrak. Iurretan be badago beste bat, ETBrako sarrera onduan.

Ibarguengua ez badozue ezagutzen, merezi dau. Eibartik juanda, Agiñatik Markiñarako bidian dago. Bide baztarrian, Barinagatik bertan.

etiketak: Natura
asier
asier dio:
2005/06/19 11:53

eskertzen juat aholkularitza lana, Oier. Ia datorren asteazkenerako planen bat eitten doten. Markinako turismo buleguak laguntzaile bikaina topau jok :-)

Eskerrik asko.

oier
oier dio:
2005/06/22 21:03

Hurrenguan etorri eta ezpadok abixatzen saludua erretirauko deuat!!!! Nere telefonua 653 748 505 (ez dezta ardura telefonua publikuan emotia, biharrerako be erabiltzen dotelako; hire irakorle fiñak osteopata bat bihar badabe, deittu eta ttandia hartu egiñ!!!)

txikillana
txikillana dio:
2005/04/08 02:00

Hurrenguan honutz zatozenian abisatu, eta txoko ezkutu zoragarri gehixago erakutsiko detzuguz Ane eta bixok. Bengoleako olia ezagutzen dozu? O.

erral
erral dio:
2005/04/07 18:05

Bueno, ni bainu bat baino gehixago hartutakua naiz aipatzen dozun Aulestiako kunbo horretan.

Txikitxan behin baino gehixaotan juaten ginan horra, eta Ikastolako eskursiñoren baten be hankan baino zeozer gehixao busti genduan bertan.

oier
oier dio:
2005/06/17 21:31

Markina inguruko batzu: - Itturreta: egurrez egindako galga gotikua, añilez zurittutakua. EHxan etxaozak halako asko. Gaiñera, estela funerario reziklau bat ateburuan. - Erdotza: enok sartu, baiña entzunda jaukat saindu trabestidua daukala: amabirjiñez jantzittako gizonezko saindua. - Arretxinaga: megalito bat gurtzen zan leku baten, jo-ta-gainian ermitta bat eraiki. Zirraragarrixa. - Arta: umiekin juateko toki idiliko-paradisiakua, Gollibartik gora.

Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2005/04/08 10:57

Gustora, bai, ola hori ikustera. SEkula ez nok egon. Lea-Artibai ingurura asko juaten gaittuk, egixa esan, baina beti toki antzerakuetara.

Eta galdera bat: Markina inguruan be, ba ei dagoz pare bat ermitta eder-eder, eztok?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz