Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Goierriko euskara batzeko hainbat asmo

Goierriko euskara batzeko hainbat asmo

Asier Sarasua 2005/03/26 22:55

Goierriko euskaraAzken urteotan izugarri ugaritu dira herri hizkerak, euskalkiak eta ahozko ondarea batzeko lanak. Orain dela 20 urte zorakeria eta antinaturala zena, modan jarri da, eta orain urtero kaleratzen diran hemengo edo hango euskara jasotzen duten lanak. Poztekoa ere bada.

Bizkaian asko, Nafarroan ere ugari, Iparraldean eta Gipuzkoan gutxixeago. Gipuzkoako sartalde honetan bai, jakina (Eibar-Bergara-Leintz inguruan), baina alderdi giputzean askoz gutxiago.

Goierri, baina, Gipuzkoako gainontzeko eskualdeen aurretik dago kontu horietan. Aspaldi jaso zuten Ataungo euskara, Zegama aldekoa ere bai, eta azken urteotan lan dexente egin eta kaleratu dira. Onena, nire ustez, Zaldibiako euskara jasotzen duena (Karmele Etxabek eta Larraitz Garmendiak egindako lana). Xabier Lasak Zumarraga-Urretxukoa batu du azken urteotan, eta aurten bertan kaleratu du liburua (liburu sakon eta ona, gainera). Ordiziko euskara biltzen duen liburua ere duela hilabete gutxi kaleratu zen. Eta Beasaingo udalak bertako euskara eta ahozko ondarea jasotzeko beka bat kaleratu du. Ormaiztegikoa batzea falta.

Guzti horiekin, esango nuke Goierriko hizkera oso ondo jasota geratu dela. Herri txikietako euskara jasotzea gehiago kostako da (Gaintza, Gabiria, Arama...), baina ez dut uste inguruko herrietako hizkeratik asko aldenduko denik.

Zorionak, bada, Goierritarrei, euren hizkera eta tradizioa biltzen eta euskaldun guztioi zabaltzen egindako ahaleginagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz