Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskera/Euskera kartel elebidun ridikuloei ez!

Euskera/Euskera kartel elebidun ridikuloei ez!

Asier Sarasua 2005/03/21 14:55

Ridikuloak iruditu zaizkit beti erakunde publiko askotan egoten diren kartel elebidun zentzunbako batzuk. Hainbat udaletxetara sartu, eta peoran bertan: letra handi-handitan:

  • Kultura/Cultura
  • Biblioteka/Biblioteca
  • Euskera/Euskera

Ridikuloa.

Orain dela egun gutxi Eibarko anbulatoriora joan behar izan dut. Orkatila makal darabilt azkenaldian eta traumatologoarengana.

Denbora dexente egin behar izan nuen zain, eta kartel guztiak irakurtzeko astia izan nuen. Gehienak euskara hutsez zeuden; gaztelaniazko itzulpenik ez: Traumatologia, Kardiologia, Elektrokardiograma, Audiometria, Urologia...

Gustora irten nintzen. Euskararen aldeko diskriminazio minimo horrekin gustora.

Zelako gutxirekin pozten garen batzuetan. Ai ene.

Eta orkatila? Orkatila txarto. "No voy a decir que seas viejo, pero es normal ya que tengas achaques". Rehabilitazioa zenbait hiletan, eta udarako bizitza normala egiteko moduan egongo naizela. Hori bai: kirola betirako ahaztu behar.

etiketak: Euskara
serafin
serafin dio:
2005/03/22 15:42

"euskera-euskera" kartelana, politta ridikulua! Anbulatorixotik pozik urten dok behintzat, zeozer dok. Orkatilliana, ez dok ezer, hausi egin najuan nik orkatillia eta konpondu jesten; hor jaukadaz burdiña batzuk sartuta eta foballian egitteko moduan egon ez arren, lehenguan "korrika" dala-eta ibili nintzuan behintzat antxitxiketan, eta mendixan be ibiltzen nok, ondo ibili be!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33