Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Haizeak (eta II)

Haizeak (eta II)

Asier Sarasua 2005/03/18 09:10

Faustino artista hutsa da. 1904an Agiñaga auzoko Arando Aurtena basarrixan jaixua, 100 urte bete zittuan aboztuan. Orain dala pare bat urte elkarrizketia egin gentsan. Gauza mordua kontau zeskuzen, berak dakan grazia horrekin.

Hamentxe zatitxo bat.

---------------------------------

HAIXIAK ETA TRUMOIAK

Faustino Larrañaga
Arando Aurtena, Agiñaga, Eibar
1904
2002an egindako elkarrizketa

Horrek, ba, ifarra... ifarra egoten da udan, ezta? Ta gauza ederra da, ifarra! Bero haundixan ondoren ifarra etorten da. Goixeko hamarrak inguruen urteten dau ifarrak! Ifarra ederra! Baiña nordie txarra! Nordetik.... Nordie, hemen, Gernika aldetik etorten da. Zelakua dan? Haixerik ez da ikusten, zelakue dan! Haixie ezkutuen ibiltten da! Baiña, nordiek tenporaldi txarra! Iparra da sikue; iparra da hamen Kalamua aldetik joten dabena. Baiña iparra jeneralien egoten da, tenporal ona, udan, ipar-haixie dala, ta denpora ona. Baiña "nordian ikutua, ta nordia etorriko da laster" ta bai etorri be laster! Nordiek txarra dakar beti. Eurixe, edo edurre, edo sasoien klase danetarakuek.

Eta mendebala, ba, mendebala dagonien denpora biguna egoten da jeneralien: etxiek be bustitte iguel egoten die, ta... Mendebala bigune da. Baiña mendebalak ekarten dau denporian mudanzie. Mendebala etxe barruen, ta zeoze etorri be bai; mendebalak zeozer beti ekarten dau.

Ta itxos-haxie be egoten da lantzien behin, itxos-haxie. Ondarrua aldetik etorten da ha be; itxoshaxie esaten jako hari. Itxos-haxie ez da ona! Itxos-haxie berdie da, berdie! Itxosotik datorren haixie berdie da. Hotza! Hotza, bai. Itxos-haxie? Itxos-haxie berdie!

Haixie, epela da hegoie. Trumo-denporie beti da epela, trumokue. Haretxek joten dau trumoi berotik. Neguen hotzetik be joten dau iñoz, ta udan berotik jeneralien. Urten dau laiño-moltzuek –iñoz ikusiko zenduan laiño-moltzue udan– eta harek trumoijoten egoten dira beti, harek laiñomoltzuek. Trumon-adarrak joten nunonun, guk sentidu ez arren! Ta noberan parera etorrittakuan, hankak altzau bai? ta.... Badezpada be!

Faustino Larrañaga

---------------------------

  • Oharra: Faustino Agiñagakua da, eta inguru horretan ez da Eibarko kaleko berbeta berbera eitten. Markiñako euskerian ikututxua dauka.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz