Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Haizeak: hegoi / ifar / mendabal / norde

Haizeak: hegoi / ifar / mendabal / norde

Asier Sarasua 2005/03/17 23:45

Aurreko astietako hotz eta edurren ostian, epela etorri da. Hegoia ibili da azken egunotan. Hegoia, nordia, ifarra, mendabala... haiziak nundik jo, egualdixa holakua.

-----------------------------

hegoi viento sur. • Erab. Artikulua hartzerakuan hegoia egitten dau (ez hegoixa). Izan be, hegoe da jatorriz. Sin. hego-haixe, andra-haixe, zoro-haixe.
Hegoia eta hego-haixia, dana da bat: hori beruori, pikatzen dabena. Gaur goixian be edarto pikatzen izan dau, hegoia egon da-eta.

hegoi-erre viento sur muy cálido. • Ik. goierre.

euri-haixe viento que precede a la lluvia. • Trunboiak eta frontiak heldu aurretik agertzen dan haixe gogorra, gehixenetan hego-mendebaldekua. Egualdixa aldatu egin bihar dala esaten deskuan haixia.

ifar viento seco y frío de componente norte o este. • Lekuko bakotxandako (eta basarri bakotxian), ifarrak ez dau leku beretik joten. Iparretik edo ipar-ekialdetik jo leike. Dana dala, haixe hotz eta lehorra da, udan sargorixa freskatzen dabena (N edo NE), eta neguan izotza dakarrena (NE gehixenbat, baiña baitta E be). TE-k be antzera dakar: "Se dice de las brisas que proceden del Cantábrico y en verano refrescan los lugares en que se deja sentir". Ald. ipar, ifer.
Esak. Pobrian harroaldixa, ifarran argialdixa.
Ifarrak hortik joten dau, mendebalak hortik, eta ifar-mendebala da... hor egon da ba lehen lainua eta eurixa eta hori ganorabakuori?, haxe da, sekula ganorabakuaua, pelelia. Garbi-garbi esanda, pelelia... Ifarra bai, ifarra ona da, egualdi edarra eta freskua, baina mendebal lelua... aiii... Eta oin mezklia dabil, e?

mendabal viento de componente oeste, muy húmedo. • Haixe umela, hormak bustitzen dittuana eta eurixa dakarrena. TEk be antzera dakar: "Se dice en Eibar de un viento templado que precipita el vapor de agua del aire y determina un ambiente aguanoso". Ald. mendebal, bendabal.

norde viento norte o noroeste; frío y lluvioso. • Eibarrera ipar-mendebaletik edo iparraldetik sartu leikian haixia, baiña gehixenetan itsasotik datorrena; hotza eta euritsua, egualdi berdia dakar. Ald. norte, nordaixe.

KepaDi
KepaDi dio:
2005/04/11 22:20

Oso interesgarria, Asier. Argi eta garbi dago herriak erabiltzen duenari jaramon egin beharra dagoela, asmatzen ibili barik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz