Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Udabarrixa!

Udabarrixa!

Asier Sarasua 2005/03/13 22:45

"Barearen ostean dator ekaitza" esaten zeben batzuk. Alrebes be bai, eta negu gogor honen ostian, hamentxe daukagu udabarrixa ate-joka.

Atzo eta gaur mendixan ibili naiz. Gustora. Oindiokan egun hotzak be egingo deskuz, baina negua hasi da amaitzen. Ezagun da. Mimosak, loratu ez eze, ihartzen be hasitta dagoz; uda-lorak edozein baztarretan loratzen. Eta txorixak? Txorixak pozik zebizen gaur.

Abenduak, mozoluak eta antzerako txori haundixak aspaldi hasi dira ernalketan. Txori txikixak laster hasiko dira. Kumatzen ez, baina harren arteko liskarrak datozen astiotan hasiko dira.

Gaur Urkulun egon naiz eta txori mordua kantuan: txinbo burubaltzak (Parus major), frutabatzailiak (Pyrrhula pyrrhula), txepetxak (Troglodites troglodites), parandak (Fringilla coelebs), txinbo karkarrak (Saxicola torquata)... Katanarra (Certhia brachydactyla) be ikusi dot, aspaldiko partez.

Egunetako hotzen ostian, poz-pozik.

Eta gehixen zozuak (Turdus merula). Zozuak izaten dira kumatzen hasten dira lahelenguetarikuak; baitta martixan bertan be. Oindiokan zuhaitzak ostro barik egoten dira, eta sasitartian edo huntzetan egin bihar izaten dittue habixak, ezkutuan. Lehelen kumatzen daben zozueri Martizozua esaten jakue gure inguruan. Aurreratuak. Klaseko lehelenguak.

Urkulutik urtetzen gendela, Korueta eta Areantza bittartian, egabera bi (Vanellus vanellus). Ifarrera bueltan.

Bazkaittara Elgetara, eta han goixan, ernara bi (Hirundo rupestris). Aurten ikusi dittudan lehelenguak.

Ernarak hamen badagoz, udabarrixa bertan daukagu!

Bixar zortzi, martixak 21, udabarrixa. Hurrengo astian ordu-aldaketia. Beste bizipoz bat.

Luistxo
Luistxo dio:
2005/03/14 11:30

Antolatu bihar deskuzu urteeria mutikuakin txorixok ikusteko...

asier
asier dio:
2005/03/14 15:52

nahi danian.

Txorixak ikusteko sekretu bakarra dago: begiratzia.

txikillana
txikillana dio:
2005/03/14 22:32

Benetan esakera benetazkua: "barearen ostean, ekaitza" (la tormenta viene después del limaco).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz