"Eibarko mapa" aurkeztu dogu
Gaur eguardixan aurkeztu da Eibarko udaletxian "Eibarko Mapa". Izen hori ipini detse, baina benetan, Eibarko mapa toponimikoa da. Jatorrizko helburua, edo helburu nagusixa behintzat, Eibarko landa eremuko toponimuak, jaso, aztertu eta erakustia izan da.
2003an hasi genduan lan hau, eta azkenian aurkeztu da! Ez da lan gogorra izan, baina bai luuuuuzia! Itziar Alberdik eta bixok jardun dogu lan horretan, artxibuan eta ahoz toponimuak eta leku-izenak jasotzen, eta behin Euskaltzaindian onespena eta estandarizaziño biharrak amaittuta, aste honetan aurkeztu dau Eibarko Udalak, Egoibarra batzordian eskutik.
Holako prentsaurrekuetan sarri gertatzen dan moduan, hizlarixak entzuliak baino gehixago izan gara ixa. Eibarko udaleko ordezkarixekin batera, Euskaltzaindiko ordezkarixa egon da, Patxi Gale, eta pare bat lora bota dittu. Euren artian, Eibarren erabilittako metodologixia ez dabela orain arte beste herrixetan erabili. Eredugarri izan leikiala, eta pentsatzen diharduela horixe izan leikiala hamendik aurrera herrixetako toponimia batzeko modurik egokixena.
Oharra:
- Argazkixak Iker Aranberrik atara dittu. Eskerrik asko Iker.
- Goiko argazkixan, ezkerretik eskumara: ni neu, Patxi Galé (Euskaltzaindia), Carmen Retenaga (Ego Ibarraburua), Itziar Alberdi eta Miguel de los Toyos (Hirigintza zinegotzia).