Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Lehenengo euskal BeSeTea Elgetan

Lehenengo euskal BeSeTea Elgetan

Asier Sarasua 2005/03/09 11:55

Elgetako Espaloiak egin du deialdia. Ingelesez B&B deitzen zaio blogarien artean topaketak egiteari: Blogs&Beer. Interneteko elkarren arteko ezagutza birtualaz gain, taberna batean geratu eta elkar ezagutzeari.

Elgetako Espaloiak egin du euskal blogosferako lehenengo deialdia, eta eguna ere jarri dute. Egun egokia, gainera: apirilak 17, igandea, arratsaldeko 19.30etan. Hauteskunde eguna.

Wifi sarea, Internetera konexioa, telebistako datuak ikusteko pantailla erraldoia... eta blogarien batzarra.

Ni neu, behintzat, hantxe egongo naiz.

Izenaren inguruan daukat nik zalantza. Kanpoko hitzak hartu eta geureganatzearen aldekoa izaten naiz gehienetan. Baina euskaldunok hitz eta esamolde berriak sortzeko dugun gabezia ikusita, Eibarko blogari batzuek bota zuten proposamena egokia iruditzen zait. B&B beharrean, antolatu dezagun BST bat (edo BeSeTe bat): Blogak, sagardoa eta txakolina.

Ni izen horren alde.

Patxi
Patxi dio:
2005/03/09 22:45

A, ba... To, nere hurrengo "pozkastiña"ren gaia:

sexua.

Hain zuzen... Sexua ze gutxi aipatzen dan euskal blogosferan aipatuko al da?

Gai faltan ez zeratela izango baina...

Ricardo Gmez
Ricardo Gmez dio:
2005/03/10 00:33

A ze pena! ni ere ezin izango naiz joan BiSiTa horretan BuSTitzera.

BeSTa ederra montatu, nork bere tragoari BiSTa ez kendu eta BoSTetarako formal-formal etxera, e!

(bale, bortxatu xamarra atera zait)

Eta ez ahaztu gero argazkiak blogeratzeaz!

eneko
eneko dio:
2005/03/10 01:36

hummm, eskatzen hasiz gero... BeSeTEA

Blogak, Sagardoa, Txakolina eta Errioxako Ardoa.

asier
asier dio:
2005/03/11 11:32

Ez Ricardo, polita geratu zaizu! :-)

Gabiriak ere horrelako zerbait aipatu zuen aurreko batean, eta baita Trapero jaunak ere: BST horrek sekulako jokoa ematen duela:

BeSTa bat

BuSTi-BuSTi bat

BeSTe BeSTa bat

asier
asier dio:
2005/03/09 17:42

Trapero jauna ezin dala etorri? Hori penia... Eta zeinek egingo dittu, ba, pozkastiñak?

Patxi
Patxi dio:
2005/03/09 16:49

Ni ezin ba jun. Lana tokatzen zait egun horretan. Gabezia pixkat arintzeko hala ere, neri hauek bururatu zaizkit, boteprontoan.

BST = BuSTi BuSTi bat antolatu degu.

Edo BiXiTa bat: Blogak, Xagardoa eta Txakolina.

proposamen hobeak egongo dira seguru. Esateko lotsaz ez gera geratu behintzat!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blogeko gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz