Premiñia sortu bihar juagu, Asier! Premiñia!
Holaxen esaten zestan beti Imanol Laspiurrek. "Premiñia sortu bihar juagu, Asier! Premiñia! Premiñarik ez bajuagu sortzen, amaittu dok euskeria."
Badirudi, gaur egun, premiñazko bakarra erderia dala. Badirudi ez; hola da.
Gabonetatik beste etxe baten bizi naiz. Etxe-aldaketen betiko gora-beherak bizi bihar izan dittut egunotan: ura dala, gasa dala, Telefonica, Euskaltel, altak, bajak... Juan zan astetik ...eta kitto aldizkarixa be jasotzen dot etxeko buzoian, Eibarko euskera elkartiaren astekarixa.
Honezkero bizilagun konpletua naizela esan neike.
Etxe barrixa danez, ...eta kitto!k papel bat ipini dau pegoran: "etxebizitza honetako harpidedunen datuak jasotzeko, eta gure datu-basia eguneratzeko, bete zure datuak beheko laukitxoan". Holako zeozer diño.
Eta hara nun! Aldamenian, bardin-bardina, erdera eder eta komunikatibuan.
Euskera elkarte baten euskal aldizkariko arduradun euskaldunak euren harpidedun euskalduneri, eskutitz elebiduna bialdu!!
Kasu horretan be erderia biharrezkua dala pentsau badabe, garbi dago premiñak nun dagozen.
Nik euskera alkarteak maite ditut, beharrezkoak direla deritzot baina zuk aipatzen duzun kasua benetan esanguratsua dela uste dut, esanguratsua ez delako kaso isolatua, tamalez. Aspaldi kritikatu nuen nik Bilboko Kafe Antzokian nire lagunek eman zuten urrats xume baina okerra: eguneroko menua elebidun jartzea erabaki zuten. Eztoa inora, esan dezake norbaitek; baina behin detaile txikian pausua emanda, zerk geldituko zaitu pausu handiagoa ematera, lojika berbera bada? Kezkagarria erabat.