Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Bigotedun txinbuak kumak egin dittu leihopian

Bigotedun txinbuak kumak egin dittu leihopian

Asier Sarasua 2004/07/28 13:40

muscicapa.jpg Urtero moduan, aurten be habixia ipini desku bigotedun txinbuak leihopian. Hamar urte izango dira honezkero. Pentsatzen dot ez dala urtero bikote bardiña izango, baiña urtero-urtero, maiatza inguruan hantxe agertzen dira gure etxostian dagon basora. Hantxe ibiltzen dira, gora-ta-behera, parian dabizen euli, eltxo eta mitxeleta guztien atzetik.

muscicapa_01.jpg Goiko erretratua orain dala pare bat urtekua da. Orduan 3 kuma etara zittuen; aurtenguan be, 3 bai gitxienez. Hantxe dabiz gaur be kurriska batian; bigotedun txinbuak ixiltzia ez da erreza gero!

Izen zientifikua Muscicapa striata; euskera baturako eulitxori grisa aukeratu da. Baina Eibarko izena polittagua begittantzen jata: bigotedun txinbua. Moko azpixan dakazen lumatxo fin batzuengaittik ipinittako izena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz