Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Zurdia, izotz baltza, eta izotz-kandelak

Zurdia, izotz baltza, eta izotz-kandelak

Asier Sarasua 2005/02/25 08:55

Izotz baltza eta zurdia Gaur goixian hotz! Karajo! Kilometro eskas bat motorrian egin, eta izoztuta heldu naiz. Izotza alde batera eta bestera. Edo zurdia, hobeto esanda.

zurda escarcha. • Mendixak, zugaitzak eta lurrak zuritzen dittuan izotza. Ik. izotz baltz.

izotz baltz escarcha. • Ikusten ez dan izotza; lurra zurittu barik gogortzen dabena. Ik. zurda.

izotz-kandela carámbano.
Oin negurik be ez dau eitten eta, negurik bez oin; baina lehen, etxeko ataixan be izotz-kandelak izaten ziran, gurian (EA).

Eibarko Hiztegi Etnografikoa

EtnoMet webgunian be gai horren inguruko azalpenak irakorri dittut: Lei beltza / Izotz-burruntzia, Izotz-kandela, Lei-karraldo
Herri eta euskalki bakoitxian erabiltzen diran berben zerrendia.

eneko
eneko dio:
2005/02/27 16:42

Josu azkarrago ibili dok. Nik ere goizian ikusi juat Aranbarriren komentarioa Berriako Hizlandian, eta hemen irakurritakoarekin akordatu naiz.

Ados Josurekin, oso onak biak: Asierrena eta Aranbarrirena

oier
oier dio:
2005/03/01 01:04

Gurian "kandelak" surretik txintxilizk dagozen mokuak dittuk, Asier, eta izotzezkuak "txupetiak" esaten jetsegu. Por comentarlooooo.... O.

Josu
Josu dio:
2005/02/27 13:10

DVkoek ez ditek hire bloga eta hiztegirik irakurtzen, Asier.

Aste honetako hizlandian, Aranbarrik:

"Osteguneko El Diario Vasco-n, berri bitxi bat, non bizi garen ikasi dezagun. Asteazkenean A-8 autobidean Trapagaran inguruan izan ziren istripu eta ez aurrera ez atzerakoaren gainean, literatura apur bat, exotismo eta guzti: «Una masa de aire húmedo había entrado desde el mar por Punta Galea. Al entrar en contacto con el asfalto con temperaturas bajo cero, la niebla se congeló dejando una fina capa de hielo imperceptible para la vista, detalló el diputado, tras consultar el servicio de Metereología. Este fenomeno se conoce en los países escandinavos como hielo negro».

Gizajoak eta gajoak gure zaharrak! Euskal Herrian zeudelakoan bizi, eta Finlandian egon izotz beltza egiten zuen aldiro!"

Oso ona iruditu zaidak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz