Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Maddik "no, no, no, no" esan desta

Maddik "no, no, no, no" esan desta

Asier Sarasua 2005/01/24 23:55

Gure Maddik 18 hilabete eskas dakaz, baina txaplata hutsa da. Ez jako larregi aitzen, baina ixildu be ez da eitten. Berba gitxi batzuk bakarrik dakiz, baina dana aitzen dau.

Orain arte, berba bi euki dittu maittien: amama eta ez. Edozein galdera egin, eta erantzuna beti da bardiña, ez. Edo berak esaten daben moduan, exx.

Hori juan zan astera arte. Juan zan astian NO ikasi dau, eta orain hori da beran berba faboritua. Edozein galdera egin, eta ez behin edo birrittan, saillian esaten dau, jo-ta-sua: "aita! No-no-no-no-no!!

Ainhoak barre eitten dau. Ni modoko euskotalibana, eta alabiak erderaz erantzun!

Neri be grazia eitten desta. Serixo-serixo ipintzen da Maddi; musturra simurtu, eta sekulako indarrakin erantzutzen dau: "NO".

Harritzen, edo bildurtzen, edo kezkatzen nauana da, euskera hutsian bizi dan 18 hilabeteko ume-mokuak, nunonun ikasi dabela erderazko zeozer, eta gainera euskeria baino komunikatibuagua pentsatzen jakola.

etiketak: euskara, familia, haurrak
Patxi
Patxi dio:
2005/01/25 11:48

Nik zalantzarik ez daukat honi buruz: Zenbait hitz beste zenbait baino bortitzago dira. Esajeratu itzazu biak: NNNNNNNNNNNNNNNO! (Zaplastekoa noiz iritsiko zaizun zai egon zaite!) Eta EZZZZZZZZZZZZZZZ..., (Ala maitia, lotara jun zaite). Normala umeak, bortitzago zaiona erabiltzea. Pixka bat gehiago borobilduz: Maddik, no-no-no-no-no esaten du, eta muturra aurreratu eta itxi egiten du. Exxxxxxx esanez berriz, berak nahi gabe ere, irriparrea ateratzen zaio.

Euskaldunok, goxo goxoak gera ta!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz