Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / atzapar, atzamar, atzaparka, atximurka...

atzapar, atzamar, atzaparka, atximurka...

Asier Sarasua 2005/01/13 23:55

Asteburuan ondarrutar batekin berbetan, eta galdetu zestan ia Eibarren zelan esaten dan "pellizcar". Eta gero: "eta arañar"?

Nik bixentzat bakarra darabilt: atximurka. Toribiok "Atzaparka" be badakar.

Kontu horri tiraka, pare bat galdera bota dittut Eibartarrak posta-zerrendara. Hamentxe:

  • atzaparka erabiltzen dozue? "Katuak atzaparka ein desta"
  • atximurka ala atxumurka?
  • atzapar ala atzamar
  • eta atxapar?
  • eta biatz?
  • eta azazkal, atzazkal, atzoskol, atzamoskol...

Eta beste herri batzuetako aldaerarik?

Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2005/01/17 10:18

  • atzaparka erabiltzen dozue? EZ
  • atximurka ala atxumurka? ATXUMURKA
  • atzapar ala atzamar? ATZAPAR
  • eta atxapar? EZ
  • eta biatz? Biatzana ez dakit. Nik lehen ez neban euskera asko egitten, eta ez naiz gogoratzen. Gerora, Lea-Artibaien lan eta bizi egitten dotenezkero, ba hamengua ikasi dot. Eta Markinan BIETZAK, BEATZOSKOLAK (ez bietzoskolak), ATZAMARRAK, ATZAMARROSKOLAK.
  • eta azazkal, atzazkal, atzoskol, atzamoskol.. Gure etxian Eibarren, ATZASKOLAK.

Eta Oiartzunen, eskukuak be BEHATZAK ei dira. (Markinan eskukuak atzamarrak, hankakuak bietzak).

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2005/01/14 16:45

Nik neuk, pellizcar: ATXIMURKA eta arañar: ATZAMARKA (ATZAPARKA ez dot erabiltzen).

Eta ATZAZKOLAK.

Elgetatik
Elgetatik dio:
2005/01/14 16:39

Jentiak atzamarka edo atzaparka egiten jok eta katuek, txakurrek... erpaka. Atximurka egittia beste kontu bat dok. Gure parajian behintzat.

eta

  • atximurka ala atxumurka? ATXIMURKA - atzapar ala atzamar? ATZAPAR - eta atxapar? EZ - eta biatz? BIETZ - eta azazkal, atzazkal, atzoskol, atzamoskol... ATZAZKAL
Amaia Romarate
Amaia Romarate dio:
2005/01/18 09:45

Nere etxian atximurka, atzamarra eta atzazkolak.

Nere koinatua Ermukuak atzamarroskolak. Lasarten eskukoei ere behatzak eta arañar=arramazka.

Leire
Leire dio:
2005/01/18 09:33

Hona hamen nik zelan esaten doten. Badakizu ni ez naizela oso fidagarrixa, baiña...

  • atzaparka erabiltzen dozue? "Katuak atzaparka ein desta"

Nik ez baiña entzun dot.

  • atximurka ala atxumurka? -ATXIMURKA (baitta txitximurka be)
  • atzapar ala atzamar? ATZAMAR
  • eta atxapar? EZ
  • eta biatz? BAI, baiña hankakuak
  • eta azazkal, atzazkal, atzoskol, atzamoskol... ATZAZKAL. Nik atzazkal, baiña lagun batzueri atzoskol. Esamoldia: Pórruak erretzen egon, eta batek: "Hamen atzoskol usaiña dago". Pasatzen ez dabeneri.
ondarrutarra
ondarrutarra dio:
2005/10/23 22:12

Jatorrizko mezun ondarrutarrak aipatzen dizenez ba hamen ondarrutarrak zelan esaten douzen horrek berbok:

"pellizcar" - txitximurke "pellizco" - txitximurkari

"arañar" - atzamarke, arraskari ein "arañazo" - atzamarkari, arraskari

"atzapar ala atzamar" - Ondarrun bixak "biatz" - Ondarrun bietza "azazkal, atzazkal, atzoskol, atzamoskol..." - Ondarrun atzoskola

Ondo ibili1!!

Aiora
Aiora dio:
2005/01/19 23:44

Anoeta aldetik... atzaparka erabiltzen dozue? "Katuak atzaparka ein desta" -> ba nik egia esan ez, normalian arramazka esatet. atximurka ala atxumurka?->atximurka eztet sekula esan, beti atximurra atzapar ala atzamar->atzapar eta atxapar?keba eta biatz?ez eta azazkal, atzazkal, atzoskol, atzamoskol...-> ba azkazala

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz