Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Urko eta inguruetako ibilbide, fauna eta landaretza

Urko eta inguruetako ibilbide, fauna eta landaretza

Asier Sarasua 2005/01/11 09:30

Urko eta inguruetako ibilbide, fauna eta landaretzaEibarko udalak hilero antolatzen daben "Martitzenetan Berbetan": izeneko hitzaldi-sortaren barruan, urtarrileko hitzaldian Ingurumena eta Natura izango dira hizketagai. Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Arturo Elosegi eta Joserra Diez izango dira Eibarren, azken bi urteotan egindako lana aurkezten: "Urko eta inguruetako ibilbide, fauna eta landaretza".

Lekua: Portalea Kultura-etxea (Eibar)
Eguna: urtarrilaren 18an, martitzena
Ordua: 19,30

Denboraldi luze honetan Urko-Elorreta-Abontza-Lizundia ingurua aztertu dabe, gaur egun oso lagata dagon eta egoera kaskarra daukan ingurune hori berreskuratzeko, aisialdixa eta nekazaritza ekologikua buztartzen.

Hamentxe hitzaldixan aurkezpena: Udako Euskal Unibertsitateak, Debabarreneko Mankomunitatearen enkarguz, Urko mendiaren nekazal garapenerako proiektu pilotua amaitu zuen iaz.

Lan horretan Abontza (Abauntzaga) arana aztertu da, bertan dauden ingurumen-arazoak identifikatu, lekuak dituen balio naturalistikoak aztertu, aisialdiarako eskaintzen dituen aukerak eta eragozpenak baloratu, eta horiek guztietatik, abelzaintza, natuaren kontserbazioa eta aisialdia uztartuko dituen kudeaketa plana egin du.

Abontza haranaren egoera nahiko kaskarra da, joan den mendearen amaieran bitan gutxienez erre egin baitzen, eta lur gehienak geroztik erabat utzirik baitaude, hauetako asko eta asko ote eta sasiz beteta. Halaber, higadura maila oso altua da, eta leku ugaritan topatzen dira zaborrak. Badira, dena den, balio interesgarriak, hala nola Urkoko gailurraren inguruak, errekaren ertzak edo Lizundiako pagadia.

UEUk aurkeztutako kudeaketa-planak lekurik aproposenetan larreak hobetzea proposatzen du, gaur egungo baso naturalak kontserbatzea eta hobetzea, higadura-arrisku handieneko guneetan kontserbaziorako basoak hedatzea, eta zenbait lekutan ustiaketarako basoak mantentzea. Era horretan, Abontza haranaren balio naturalistikoa handitzeaz gain, inguruko baserritarrei larreak eskainiko litzaizkieke eta Eibartar guztiei aisialdirako gune aproposak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz